Secciones
Servicios
Destacamos
2024ko Kilometroen festak badu kanta. Ostiral honetan aurkeztu dute Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, bai eta doinu eta irudiak biltzen dituen bideoklipa ere. Aurtengo jaiaren leloa, 'Izpiz izpi', izenburu harturik, Skapaie Elektrotxarangak konposatu du abestia, ska erritmo alai eta dantzagarrian, eta musika ez ezik, taldeko kideek idatzi dituzte hitzak ere. Euskara, aniztasuna eta herrigintza, aurtengo Kilometroen antolaketaren bide eta helburu diren hiru ardatzak bildu nahi izan dituzte abestiaren hitzetan eta irudietan.
Skapaie gaur egun 10 lagunek osatzen duten talde gaztea da eta kide gehienak Ikastolako ikasle ohiak dira, kideetako bat irakasle ere bada da gaur egun. «Kantua nork egin zezakeen pentsatzen hasita, zalantzarik ez genuen izan; Skapaiek, nork bestela?», azaldu du antolakuntza batzordeko kide Olatz Pratek, «gazte alai eta jatorrak, euskaldunak, talentudunak, konprometituak, Ikastolan eta herrian ezagunak, baldintza denak betetzen zituzten, eta gure zorionerako, baietz esan ziguten».
Taldeko kideen hitzetan, «erronka polita» izan da kantu hau egitea, izan ere, «kide garen beste talde batzuetan kantuak egiten ditugun arren, 'Izpiz izpi' da Skapaiek talde bezala sortu dugun lehena». Urtarrilean eman zien Gorka Artola Kilometroen koordinatzaileak kanta egiteko ardura eta laster jarri ziren lanean buru belarri.
Azaldu dutenez, «doinutik hasi ginen» eta «instrumentuekin hainbat froga egin ostean, apurka-apurka forma ematen joan ginen musikari, kantaren egitura gutxi gorabehera zehaztuta utzi arte». Letrari dagokionez, euskara, auzolana, berdintasuna eta hezkuntza dira hitzek jasotzen dituzten ideia nagusiak. Kantua Azpeitiko Dinamoan grabatu zuten maiatzaren 10ean, Kulturazeko soinu teknikariekin.
Herrigintza izanik aurtengo Kilometroetako ardatzetako bat, antolatzaileek hasieratik lehenetsi zuten bideokliparen grabaketa ere bertan egitea. Hala, Kulturaz Kooperatibako kideei proposamena eginda, martxan jarri zen lantaldea.
Maiatza eta ekaina bitartean grabatu dira irudiak, eta ikastolako komunitateaz gain, parte hartu dute herriko eragile eta norbanako ezagun ugarik ere. «Azpeitia herri saretua da oso eta urteetan landu den saretze hori agerian jarri nahi genuen gure bideoan ere», azaldu du Pratek.
Izarraitzko Atea parkean grabatu ziren bideoklipeko irudi nagusiak. Skapaiekoek azaldu dutenez, «emozioz betetako eguna izan zen». Aitortzen dute «urduritasun puntu bat» ere izan zutela, abestia jendaurrean erakutsiko lehen aldia baitzen. Behin sabeleko azkurak baretuta, «guztia ederki joan zela esan daiteke. Jende pila bat gerturatu zen grabaketara eta guztion artean giro itzela sortu zen».
Alaitz Perez de Arenaza Kilometroak Kultur Elkarteko lehendakariaren esanetan, «gaur aurkeztutako kanta eta bideoklipa bidelagun paregabeak izango dira gelditzen den azken txanpa honetarako indarrak emateko, eta urriaren 6an doinu alai eta dantzagarriekin Ikastola eta herria Izpiz-izpi argituko dira!».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.