

Secciones
Servicios
Destacamos
I. A.
Donostia
Lunes, 17 de marzo 2025, 13:11
Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako beren sorkuntza koreografikoak aurkeztuko dituzte, «hilabeteetako ahaleginen, dedikazioaren eta esplorazio artistikoaren emaitza direnak», nabarmendu dute eskolatik. Horretarako emanaldi berezia antolatu da, larunbat honetan, Kontadores Gazte Zentroan, arratasaldeko 19:00etan.
Maddi Muñoz eta Marta Ortega irakasleen gidaritzapean, ikasleek mugimenduekin eta adierazpenekin esperimentatu dute azken hilabeteetan. Koreografia bakoitza artista gazte hauen lan kolektiboaren eta pasio indibidualaren isla dira, lehen aldiz ikusleekin partekatzen baitituzte beren ikuspegi eta emozioak mugimenduaren bidez.
Musika eta Dantza Eskolako arduradunek azpimarratzen dutenez, sorkuntza artistikoa ariketa tekniko bat baino askoz gehiago da: garapen pertsonalerako tresna eraldatzaile gisa funtzionatu du. Prozesu horretan, ikasleek konfiantza sendotzen dute, beren sormen horizonteak zabaltzen dituzte eta adierazpide berriak aztertzen dituzte, etorkizuneko erronka artistikoei segurtasun handiagoz aurre egiteko.
Honela, larunbatean eskainiko duten erakustaldia, sortzen ari den talentuaren leihoa ez ezik, musika, dantza eta emozioa bere egoerarik garbienean uztartzen dituen ikuskizun paregabeaz gozatzeko gonbidapena ere bada. Parte hartzaileetako batzuentzat, ekitaldi honek dantza garaikidearen munduan egindako ibilbide oparoaren hasiera markatuko du.
Gainera, aurkezpena amaitzean, solasaldi ireki bat egingo da. Bertan, ikusleek artistekin elkarreraginean aritzeko, galderak egiteko eta erakutsitako pieza koreografikoen atzean sormen prozesuan sakontzeko aukera izango dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Un anciano tira por la ventana 1.800 euros en Aranda
BURGOSconecta
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.