Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Teknologiaren, generoaren eta boterearen arteko harremanak landuko ditu Deustuko Unibertsitateak

Teknologiaren, generoaren eta boterearen arteko harremanak landuko ditu Deustuko Unibertsitateak

Datorren astean egingo den nazioarteko biltzarrean lehen mailako adituak elkartuko dira

I.A.

Donostia

Sábado, 15 de junio 2024, 13:24

'Emakumeak, teknologia eta boterea' nazioarteko I. biltzarra hartuko du Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusak datorren astean, ekainaren 17, 18 eta 19an. Topaketaren helburu nagusia da teknologiari buruzko ikerketaren etorkizunaz modu kolektiboan eztabaidatzea, alde batetik, sortzen dituen botere asimetriak lantzeko eta, bestetik, berdintasuna sustatzeko duen potentziala aztertzeko.

Deustuko Unibertsitateak eta COST Work Inclusion Living Lab Ekintza Plataformak antolatu du Biltzarra, Valentziako Unibertsitate Politeknikoaren eta Amsterdamgo Unibertsitatearen laguntzarekin, eta lau urteko proiektu baten amaiera da (ARES Analizando las Resistencias Antifeministas-Erresistentzia Antifeministak Aztertuz), feminismoaren kontrako diskurtsoak antzemateko eta hedabide digitalen edukian eta portaeran etorkizun bidezkoagoa irudikatzeko diseinatua.

Biltzarrean lehen mailako adituak elkartuko dira, horien artean, Catherine D 'Ignazio, AEBetako irakasle, ikertzaile eta software garatzaile ezaguna, feminismoa eta teknologia jorratzen dituena. Massachusetts Institute of Technologyko (MIT) Datuak + Feminismoa laborategiko zuzendaria da eta, Lauren Kleinekin batera, eta 'Data Feminism' liburu goraipatua idatzi du. Harekin batera Donostian izango dira Stefania Milan (Amsterdamgo Unibertsitatea), Sasha Constanza Chock (MIT), Maria Lozano (Drogaren eta Delituaren aurkako Nazio Batuen Bulegoa, UNODC), Mayo Fuster Morell (Harvard) edo Elisa García Mingo (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea).

Hasierako ekitaldia ekainaren 18an izango da, astelehenena, 09:30ean Loiola Centrumean. Bertan izango dira Aina Calvo, Berdintasuneko eta Genero Indarkeriaren kontrako estatu idazkaria, eta Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendaria.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Teknologiaren, generoaren eta boterearen arteko harremanak landuko ditu Deustuko Unibertsitateak