Secciones
Servicios
Destacamos
I.A.
Donostia
Sábado, 11 de mayo 2024, 17:33
UEUk zazpigarren aldiz antolatuko du Txiotesia lehiaketa, eta maiatzaren 14an izango da. Ohi bezala, parte hartuko duten ikertzaileek beren tesia laburtu beharko dute, X/Twitter sare sozialeko sei txiotan edo Mastodon sare sozialeko hiru tutetan, goizeko 9.00etatik 21.00etara bitartean. Hain zuzen, Mastodon sarean egin ahal izatea da aurtengo berrikuntza nagusia.
Bi urtean behin egiten den ekimenaren helburuak dira euskal ikertzaile gazteen lanak gizarteratzea eta ikertzaileen ikusgarritasuna handitzea, bai eta ikertzaile gazteen sarea sendotzea eta zientziaren dibulgazioa euskaraz sustatzea ere, Ainhoa Latatu Nuñez UEUko Ikergazte biltzarreko arduradunak eta Zuriñe Etxanobe Solaguren Txiotesia lehiaketako koordinatzaileak aste honetan egindako aurkezpenean iragarri zutenez.
Aurtengo edizioan, EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren kolaborazioa izango du lehiaketak eta bira bi irabazle izendatuko dira: Ikertzaile ulergarriena (500 euro) eta Ikertzaile originalena (300 euro). Aurreko edizioetan UEUren Unibertsitatea.net ataritik egin zen deialdia, eta hemendik aurrera, berriz, UEUren sare sozialetako kontu orokorretatik egingo da.
Bitor Alonso Fradua, Galder Gonzalez Larrañaga, Maite Luengo Aguirre, Jone Mitxelena Sanchez eta Olatz Perez de Viñaspre Garralda izango dira epaimahaikideak.
Sari banaketa maiatzaren 30ean egingo dute, Eibarko (Gipuzkoa) Markeskoa jauretxean, 18:00etan. Irabazleak nortzuk diren jakiteaz gain, Miren Iraeta Orbegozo, Oihane Mendizabal Sandonis eta Sofia Marcos Basagoiti ikertzaileek egiten ari diren ikerketa proiektuari buruzko hitzaldia emango dute ('Euskal Herriko pottoken jatorria eta ondarea').
Ikerketa zientifikoaren garrantzia nabarmendu nahi izan zuen Latatu Nuñezek, inguruko errealitatea eta gertaerak ulertzeko «ezinbestekoa» dena, eta horregatik «ikertzaile euskaldunek eskaintzen diguten ezagutza balioan jarri eta errekonozitu beharra dugu«, adierazi zuen. Ikertzaile gazteak «gure harrobia izateaz gain, euskaraz ikertzeko eta dibulgatzeko prest egotea ere behar beharrezkoa delako». «Horregatik guztiagatik, UEUk akuilu eta plaza izan nahi du ikertzaileen belaunaldi berri eta ez hain berri honentzat», azaldu zuen.
Ildo horretan, UEU duela 12 urte hasi zen ikertzaile euskaldun gazteei ikusgarritasuna ematen eta euskarazko ikerketa sustatzen, eta, bide horretan, hainbat ekimen bideratu ditu, besteak beste 2013an lehen aldiz egin zuen Txiotesia lehiaketa, ikergazte biltzarra, 'Barredromoa' ekitaldi zientifiko-umoristikoa, edo 'Akademiatik plazara' saioa ere, formatu txiki eta hurbilean. Guzti honegatik, Lataturen ustez, UEU «une gozo bat» bizitzen ari da ikerketa alorrari dagokionez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.