Borrar
Ametzagaina parkea.
Txori-kantuak ezagutzeko saioa larunbatean Ametzagaina parkean

Txori-kantuak ezagutzeko saioa larunbatean Ametzagaina parkean

Mikel Olano basozainak gidatutako ibilaldian txori espezie desberdinak ezagutzeko aukera izango da

I. A.

Donostia

Domingo, 23 de marzo 2025, 17:14

Txori-kantuak ezagutzeko saioa antolatu du Gipuzkoako Parketxe sareak Donostiako Ametzagaña parkean larunbatean. Mikel Olano basozaina izango da saioaren gidaria eta bere laguntzarekin, parte hartzaileek txorien espezie ugari identifikatuko dituzte. Gainera, bakoitzaren bizimoduari buruzko bitxikeriak azalduko ditu Olanok, gaian aditua baita.

Hitzordua goizeko 10:00etan jarri dute UBA Hostel aterpetxean eta ibilaldi erraza izango dela aurreratu dute antolatzaileek. Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute arditurri@gipuzkoanatura.eus helbidera idatziz edo 943 49 42 48 edo 688 89 50 68 telefono zenbakietara deituz. Sei euro ordaindu beharko dira parte hartzeko (12 urtetik beherakoek 4 euro).

Ezaguera-maila harrigarriarekin eta komunikatzeko gaitasun apartarekin, Mikel Olanok ornitologian askotariko proiektuetan hartu du parte, besteak beste, pasa den urrian aurkeztu zen Euskadiko hegazti ugaltzaileen lehen atlas modernoan.

Gipuzkoako Parketxe saretik gogoratzen dutenez, «udaberria hastearekin batera, naturaren esnatzea antzematen da ingurunean. Zuhaitzak hosto berriak eta loreak botatzen ari dira; narrastiak ezkutalekuetatik irten eta eguzkiaren berotasun bila hasi dira; eta hortaz, txorien soinu-bandaz gozatzeko unerik egokiena da. Zozoak martxoan hasi ziren habiak egiten, enarak iritsi dira gurera Afrikatik, txantxangorriak aztoratuta dabiltza norbere lurraldea zaintzen…». Naturarekin harremanetan jartzea, «plazera izateaz gain osasungarria ere bada», diote. Txorien mundura hurbiltzea «esku-eskura daukagun aukera da, gainera, haien ezagueran sakontzeak ingurunea zaintzearen garrantziaz sentiberatzen lagunduko digu, besteak beste».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Txori-kantuak ezagutzeko saioa larunbatean Ametzagaina parkean