Borrar
53. Udako Ikastaroetarako edukien bila
Udako Eukal Unibertsitatea

53. Udako Ikastaroetarako edukien bila

Proposamenak aurkezteko epea urtarrilaren 31 arte egongo da zabalik

I. A.

Donostia

Jueves, 5 de diciembre 2024, 18:22

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) 2025ko egitaraua prestatzen hasia da eta dagoeneko uda ikastaroetarako proposamenak biltzeko deialdia zabaldu du. Azken urteetako dinamika jarraituz, Udako Ikastaroen eskaintza jardunaldi, topaketa edota biltzarren bidez osatuko da, euskal komunitate zientifiko eta profesionalen bilgune izateko xedea oinarri.

UEU-ko iturriek jakinarazi dutenez, deialdia UEUrekin lan egin nahi duen orori irekita dago eta urtarrilaren 31ra bitarte aurkeztu daitezke proposamenak.

Datorren urteko Udako Ikastaroak ekainaren 16tik uztailaren 11ra egingo dira, baina bestelako data batzuk behar izanez gero, kasuan kasu aztertuko direla jakinarazi dute antolatzaileek. Ohi bezala, hiru egoitza izando dira, Eibarren, Baionan, Iruñean, baina hemen ere, beste tokiren baten egitea ere aztertuko da.

Ikastaroen formatuei dagokionez, hauek jardunaldiak, topaketak edota biltzarrak izango dira. Kasu honetan, ez dira bideratuko ikastaro, formazio edo trebakuntza saioak. Iraupenari dagokionez, egun bat edo bikoak izan beharko dute proposamenek eta ikastaro guztiak euskaraz eskainiko dira.

Antolaketari dagokionez, jarduera gauzatu bitarteko antolaketako urratsak Udakoen antolaketa lantaldeak gidatuak izango dira, jardueraren antolatzailearekin batera adostuak.

Jasotako proposamen guztiak aztertuko ditu antolakuntzak eta otsailaren amaiera edo martxoaren hasierarako erantzungo da. Hala ere, UEUren Sail eta Bazkideek proposatutakoek lehentasuna izango dutela adierazi dute.

Azken edizioan, 20 jardunaldi eta topaketa antolatuko zituen UEU Udako Euskal Unibertsitateak hainbat eragilerekin elkarlanean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 53. Udako Ikastaroetarako edukien bila