Borrar
Aitzol Astigarraga, Abel Camacho eta Ireide Arriolabengoa aurkezpenean. UEU
UEUk Mooteu Euskadi 2024 topaketa egingo du ostiralean Eibarren

UEUk Mooteu Euskadi 2024 topaketa egingo du ostiralean Eibarren

Jardunaldian zehar ibilbide bat proposatu dute iraganetik etorkizunera doana, egun gai honen inguruan dauden arazoak nahiz esperientziak ere gogoan hartuta

E. Arraiago

Eibar

Domingo, 21 de abril 2024, 17:34

Eibarko Armeria Eskola, UEUk Mooteu Euskadi 2024 ostiralean egin duen topaketaren eszenatoki bihurtuko da. Mooteu Euskadi 2024. Moodle Erabiltzaileen XVI. jardunaldian zehar ibilbide bat proposatu dute antolatzaileek «iraganetik etorkizunera doana, egun gai honen inguruan dauden arazoak nahiz esperientziak ere gogoan hartuta».

Abel Camachok, Ireide Arriolabengoak eta Aitzol Astigarragak, topaketako batzorde antolatzaileko kideek azpimarratu zutenez, eskainitako prentsaurrekoan «Mooteu Euskadi topaketa oso garrantzitsua da, bertan profil ezberdin baina interes bertsuko lagunak bildu eta elkartruke horrek ekarpen handia egiten diolako plataformari. Moodlemoot Euskadi jardunaldiaren lehen edizioa 2007an izan zenetik hona, etengabe hazi da Moodle izeneko Ikaskuntza kudeatzeko Sistemaren (IKS) erabilera». Moodle zabalduen dagoen LMS edo ikaskuntza kudeatzeko sistema da, eta une honetan, «hezkuntza-etapa guztietako irakasleak ari dira erabiltzen. Horren zabalkunde zabalak dakar, ezinbestez, era eta molde guztietako hezkuntza-esperientziak gertatzea han eta hemen eta hain zuzen ere hori da topaketaren helburua».

Une honetan, baina, e-learningak, eta horrekin batera ikasteko plataforma telematikoek, teknologiaren nahiz metodologiaren ikuspuntutik, ziurgabetasunik gabeko garapena izango dutela adierazi dute UEUko kideek, bide hori baldintza dezaketen aldagaiak hainbat direlako: «Besteak beste, adimen artifiziala dugu, baina ez hori bakarrik. Jakin badakigu ikasteko moldeen arteko aldeak lausotzen ari direla, eta, halaber, ikasgela hedatuak (HyFlex) gora doazela. Gainera, ikasteko eta irakasteko ekosistemek ikuspuntu globalago batetik erantzungo diete hezkuntza-premiei, eta horietan Moodle ere birkokatu beharko da».

Ibilbide bat egun osorako

Jardunaldian zehar ibilbide bat proposatu dute UEUko antolatzaileek, iraganetik etorkizunera doana, gaur egun gai honen inguruan dauden arazoak nahiz esperientziak ere gogoan hartuta. Horrela, jardunaldiaren sarrera-hitzaldian Euskal Herrian e-learningak historikoki izan duen ibilbide metodologikoa laburbiltzen saiatuko dira. Jakina, garapen horretan Moodlek oso rol garrantzitsua jokatu du, eta tresna den aldetik, urte hauetan izandako garapen teknologikoa aztertuko dute. Horretarako, ezinbestez, ikasgela birtualaren itzulpenean nahiz esperientzia metodologiko berritzaileetan lagundu duten pertsonak eskertzeko ere baliatu nahi dute hitzaldia.

Era berean, gaur egun era guztietako esperientzia berritzaileak gauzatzen ari dira Euskal Herrian. Hori dela eta, Mooteu Euskadi topagune ezin hobea da horien berri emateko, «elkar ezagutzetik eta nork bere proiektuak partekatzetik etor baitaiteke berrikuntza».

Jardunaldiaren amaieran hemendik aurrera adimen artifizialak eman dezakeena aztertu edota aurreikusi nahian arituko direla aipatu dute antolatzaileek: «mahai-inguru formatua eman diogu azken saio horri, eta hizlariak zein diren ikusita, argi dago oso interesgarria izango dela eztabaida, alderdi teknologikotik zein metodologikotik. Horrez gain, adimen artifizialak sorraraz ditzakeen zalantza etikoak ere jarriko dira mahai-gainean».

Hiru gela

Topaketaren lehen hitzaldia goizeko 10:00etan izango da UEUren Abel Camachoren eskutik 'Moodle eta e-learninga Euskal Herrian: izanak eta izenak' izenburupean, Ireide Arriolabengoa Igarza (UEU) gidaritza lanetan arituko delarik.

Ondoren, partaideak hiru gelatan banaturik gai desberdinak landuko dituzte. Lehenengo gelan esperientzia didaktikoak. UEUko ikastaroen diseinu eta prozesu didaktikoak, Alazne Lazpiur Roman (UEU); Tolosaldea Lanbide Heziketan, ETHAZI ereduko erronken moodleko ezarpena. Iñigo Balerdi Urrestarazu (Tolosaldea Lanbide Heziketako Institutua); Moodle ikastaroetan, generoaren araberako aldaerarik al dago komunikazio jardueretan? Ainhoa Latatu Nuñez (UEU-GOI) arituko dira Oihane Landazabal Bernabeu (UEU) gidari dutelarik.

2. gelan: esperientzia teknologikoak aztergai izango dituzte. Kalifikazio-liburua eta baldintzazko formulen erabilera. Lander Intxausti Arriolabengoa (BAM, UEU-GOI); IRADI, Irakaskuntza Digitaleko proiektua. Koldo Alijostes Bordagarai (Gasteizko Koldo Mitxelena ikastetxea) eta Olaia Egurrola Arrizabalaga eta Danel Agirrezabal Solaberrieta (Berritzegune Nagusia) eta Moodle zerbitzariaren kudeaketa sistema administratzailearen ikuspegitik. Pedro Arreitunandia Ituarte (IMH). Gidaria, Ireide Arriolabengoa Igarza (UEU) izango delarik.

3. gelean: Moodle LABORATEGIA izango da. Emilio Delgado Martínez (UEU); Iñigo Zendegi Urzelai (MU) eta Juan Ezeiza Gutiérrez (Axular Lizeoa, UEU) izango dira bertan. Saio honetan partaideen galderei zuzenean erantzungo zaie, modu ireki eta parte hartzailean.

Arrastaldean berriz, 15:00etatik 16:30era, mahai-ingurua antolatu dute. 'Hezkuntzaren etorkizuna adimen artifizialen garaian: non gaude? zer dator?' izenburupean Make Irigoien Perurenak (Bilboko Unamuno BHI, UPV-EHU, UEU), Beñat Erezuma Arisketak (Berritzegune Nagusia, Aholkularia: Digitalizazioa eta berrikuntza tekno-pedagogikoa) eta Juanan Pereira Varelak (UPV/EHU Informatika fakultatea, ONEKIN Research Group) hartuko dute parte dinamizatzailea, Aitzol Astigarraga Pagoaga (UEU-GOI) izango delarik,

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco UEUk Mooteu Euskadi 2024 topaketa egingo du ostiralean Eibarren