

Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Donostia
Lunes, 10 de junio 2024, 18:33
Iruñeko Condestable Jauregian eman dio Udako Euskal Unibertsitateak (UEUk) hasiera udako ikastaroen 52. ikastaldiari, 'Euskararen estatus juridikoa Euskal Herrian' jardunaldiarekin. Iñigo Urrutia Libaronak (Jatabe, 1966) emango zuen hitzaldi nagusia. Administrazio Zuzenbidean doktorea eta, egun, EHUko irakasleak.
Landutako lehen gai hau pil-pilean dago «azkenaldian EAEn euskara nozitzen ari den oldarraldi judizialagatik, adierazi dute UEU-tik, eta horregatik jardunaldia ikuspegi zabaletik planteatu zuen, «egungo koiunturaz haratago, gure esparrukoa den ekarpen akademikoa eginez».
Iruñeako irekiera ekitaldiaren ondoren, UEU-ren udako ikastaroek aste honetan izango dute jarraipena. Honela, ostegunean Tolosan, 'Lan eta bizi euskaraz. Eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko estrategia berriak arnasguneetatik' izenburu daraman saio burutuko da, Euskalgintzaren Kontseiluarekin elkarlanean antolatua.
Larunbatean Eibarren izango dute jarraipena ikastaroek, bertan antolatu baita 'Euskarazko Rol Jokoen Olatu Berria: azken urteetako proposamenak ezagutu, ulertu eta jokatzeko tartea' izeneko ekimena. Bertan, rol jokoak zer diren azaldu, euskarazko azken urteetako uztari erreparatu eta fikzio kolaboratibozko munduetan murgiltzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.
Bost hamarkadatan zehar UEUren Udako Ikastaroek ez dute hutsik egin udako hitzordura (1977tik aurrera Iruñean). Urte hauetan guztietan gizartearen beharretara egokitzen joan dira. Hasieran hitzaldi irekiak ziren, ondoren jakintza-alor espezifikoak, barnetegi moduan Larraonako garaian, laburragoak eta aditu eta profesionalei begirakoak azken urteetan, eta duela bi urte ospatu zen 50. urteurrenaren hariari jarraikiz, hausnarketa eta gogoetarako gune dira orain.
Aurten hogei jardunaldi eta topaketa antolatu dira hainbat eragilerekin elkarlanean, euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzeko helburuarekin, uztailaren 10era arte burutuko direnak Euskal Herriko hiri eta herrietan, hala nola Iruñean, Eibarren, Baionan, Donostian, Bilbon, Tolosan eta Usurbilen. Ahalik eta jende gehienak parte har dezan, 10 euro balioko dute matrikula guztiek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.