

Secciones
Servicios
Destacamos
I. Altuna
Donostia
Miércoles, 8 de mayo 2024, 14:18
Azken bi urteetako hariari jarraituz, 20 jardunaldi eta topaketa antolatuko ditu UEU Udako Euskal Unibertsitateak hainbat eragilerekin elkarlanean. 52. Udako Ikastaroak asteazken honetan aurkeztu dituzte Iruñean, eta arduradunen esanetan, helburua «euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzea» izango da. Ekainaren 6tik uztailaren 10era bitartean burutuko dira ekimenak Euskal Herriko hainbat tokitan. Matrikula epea zabalik dago www.ueu.eus helbidean
Aurkezpenean parte hartu dute Aitor Bengoetxea Alkorta UEUko zuzendariak, Irati Iciar Madinabeitia UEUren Udako Ikastaroen arduradunak eta Edurne Koch Elizegik UEUko Nafarroako arduradunak. «Arnasgune akademiko eta euskaldunen topagune bezala» definitu dituzte Udako Ikastaroak, eta euskararen estatus juridikoa landuko dute ekainaren 6ko hasiera ekitaldian, Iruñean. Matrikula egiteko epea zabalik dago www.ueu.eus webgunean.
Bengoetxeak gogoratu duenez, «bost hamarkadatan zehar UEUren Udako Ikastaroek ez dute hutsik egin eta jakin izan dute urte hauetan guztietan gizartearen beharretara egokitzen», eta gogoratu du «hausnarketa eta gogoetarako gune» direla orain.
Iciarrek zehaztu du aurtengo edizioan 20 jardunaldi, topaketa eta gogoeta gune prestatu dituztela Iruñea, Baiona eta Eibarreko ohiko egoitzetan, eta aurten baita Usurbil, Bilbo, Donostia eta Tolosan ere. «Duela bi urte, Udako Ikastaroen 50. urteurrenaren baitan, gizartearentzat eta UEUrentzat estrategikoak diren gaiak lantzeko erabakia hartu genuen, eta ildo horretan jarraituko dugu. Udako Ikastaroak konpartitzeko guneak dira. Izan ere, UEUk izaera herritarra dauka eta euskal gizartearentzat interesgarriak eta beharrezkoak diren gaiak lantzeaz gain, parte hartzea sustatuko dugu», azaldu du. Jardunaldi formatu eta mota ezberdinak izango dira, ohiko hitzaldiez osatutakoak, mahai inguruak, tailerrak eta ikerketa ere barne biltzen dutenak.
Jardunaldi guztiak neurrira egindakoak direla azaldu du UEUren Udako Ikastaroen arduradunak, eta ikastaroak lankidetzan oinarritzen direla, eta hainbat eragilerekin batera antolatu baitira, hala nola Euskalgintzaren Kontseilua, Jakin, Rolariak Kultura Elkartea, Iratzar Fundazioa, Udalbiltza, Oinherri edota ALDEE. «Eta jende multzo zabalak izena eman dezake bertan: alorreko profesionalak eta adituak, gaian interesa duenak eta azken finean, euskaldun guztiek«, gaineratu du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.