Borrar
Uhinak biltzarrak ozeanoen eraldaketak eta itsasertzean duen eragina jorratuko ditu

Uhinak biltzarrak ozeanoen eraldaketak eta itsasertzean duen eragina jorratuko ditu

Urrian egingo da Ficoban eta izena emateko epea irekita dago biltzarraren webgunean

DV

Donostia

Viernes, 26 de julio 2024, 17:41

Uhinak biltzarraren laugarren edizioa egingo da Irunen urriaren 23an eta 24an, eta ozeanoen «aurrekaririk gabeko eraldaketa azkarraren» eta itsasertzean duen eraginaren erronkari helduko dio, nazioarteko aditu entzutetsuen, klima aldaketaren ondorioei aurre egiteko erabakiak hartu beharko dituzten erakundeen ordezkarien eta itsasertzeko egokitzapenak gauzatuko dituzten enpresen parte hartzearekin.

Antolakuntzatik jakinarazi dutenez, «modu integralean eta begirada zabalarekin» jorratuko da gaia topaketan, hau da, tokiko ikuspegia izango da, kostaldeko herri jakin batzuetan abian diren ekimenak ezagutzeko, bai eta eskualde edo mundu mailakoa ere, fenomeno globalagoak ere ulertzeko, hala nola Ipar Atlantikoko korrontearen mantsotzea.

«Uhinak kongresua lehen aldiz egin zenetik, ez du ematen egoera asko onbideratu denik. Ozeanoak aurrekaririk gabe aldatzen ari dira, eta oso bizkor gainera. Arazoak ezagutu behar ditugu, balizko konponbideak definitu, eta martxan jarri. Beraz, inoiz baino garrantzitsuagoa da klima aldaketa mantentzea arduradun politikoen, adituen eta enpresen agendan», adierazi dute.

Testuinguru horretan, «garrantzi berezia» du Ficobak eta Azti zentro teknologikoak antolatutako klima aldaketari eta itsasertzari buruzko Uhinak biltzarrak seigarren edizio honetan. Guillem Chust Aztiko itsas ekosistemen aldaketa globaleko arloko arduradunaren hitzetan, «hil ala bizikoa da ulertzea nola ari den klima aldaketa gure ozeanoak eta itsasertzak eraldatzen, egoera arintzeko eta egokitzeko estrategia eraginkorrak garatuko baditugu».

Lau zati

Uhinak biltzarra lau bloke tematikotan antolatu da, klima aldaketak eta kostaldean dituen efektuek ekarritako erronkei eta horientzako konponbideei ahalik eta eraginkorren ekiteko, eta topaketako batzorde teknikoko zuzendarikide batek zuzenduko du bakoitza.

Horrela, Jon Saenz Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ordezkariak 'Planetako atzera bueltarik gabeko puntuen' blokea zuzenduko du, eta EHUko Bide, Kanal eta Portuen Ingeniarien Eskolako Nestor Urrutxuak eta Gis Littoral Basque-ko Aurelie Bocquetek 'Muturreko gertakariak eta egokitzeko neurriak' izenekoa.

'Kostan eta ozeanoan klima aldaketa arintzeko neurriak' blokearen arduradunak Naturklimako Xabier Esteban eta Ihobeko Carlos Castillo izango dira. Azkenik, Ihobeko Malake Muñoz eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Nerea Egia arduratuko dira 'Gobernantza, kudeaketa tresnak eta komunikazioa' blokeaz.

Peter Ditlevsen Kopenhageko Unibertsitateko Niels Bohr Institutuko katedraduna arduratuko da lehen jardunaldia inauguratzeaz, eta bigarrena irekitzeko hitzaldiaren arduraduna Marta Coll Kataluniako Itsas Zientzien Institutuko zuzendariordea izango da.

Izena emateko epea irekita dago biltzarraren webgunean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Uhinak biltzarrak ozeanoen eraldaketak eta itsasertzean duen eragina jorratuko ditu