XIX. mendeko aldizkari satirikoak ikus daitezke Zumalakarregi Museoan. Angel Elorza
Zumalakarregi Museoa

XIX. mendeko prentsa satirikoa ezagutzeko solasaldia ostegunean

Museoaren artxiboaren arduraduna den Mikel Alberdik eskainiko du, 19.00etan eta aurrez izena eman beharko da

I. Altuna

Donostia

Lunes, 9 de septiembre 2024, 12:50

Aldizkari satirikoek epe bateko gertaera eta pertsonaiak ezagutzeko modu desberdin bat eskaintzen dute. Zumalakarregi Museoak azken mendeetan argitaratu diren hainbat ale bildu ditu, eta orain, bere bildumako XIX. mendeko aldizkari batzuk ipini ditu ikusgai 'Carliscaturas: umorea lubaki gisa' aldi baterako erakusketarekin batera.

Publicidad

Dokumentu hauen garrantzia balioan jartzeko, aste honetan, solasaldi bat antolatu du XIX. mendeko prentsa satirikoa ardatz izango duena. Hitzordua ostegunean, irailak 12, 19.00etan jarri dute, Zumalakarregi Museoan bertan, eta museoaren artxiboaren arduraduna den Mikel Alberdik eskainiko du. Solasaldian parte hartzeko aurrez izena eman beharko da, mzumalakarregi@gipuzkoa.eus korreo helbidera idatziz.

Hitzaldi hau Lizarrako Karlismoaren museoarekin elkarlanean antolatu duen 'Carliscaturas: umorea lubaki gisa' erakusketaren programazioaren baitan burutuko da. Erakusketa honen oinarria Cesar Oroz ilustratzaileak Karlismoaren Museorako prestatutako XIX. mendeko mugimendu honi egindako begirada satirikoa da. Karlistaldiak eta umorea lotzen dituen erakusketa hau egungo ikuspegi satirikotik egindako karikatura batzuen bidez hurbiltzen da garai horretako historiara.

Zumalakarregi museoak bere bildumako XIX. mendeko aldizkari satirikoak ipini ditu ikusgai erakusketa honetan, garai hartako satira XXI. mendekoarekin elkarrizketan jarriz. Aldizkari satiriko hauek, epe bateko gertaerak, ohiturak eta pertsonaiak ezagutzeko beste modu bat eskaintzen dute. Izan ere, umorearen bitartez askotan beste erara nekez esan daitezkeen gauzak esateko aukera profitatu baizuten karikatura hauen egileek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad