Borrar
Zaintza sektorearen eta euskararen inguruko mintegi bat egingo da Donostian irailaren 26an

Zaintza sektorearen eta euskararen inguruko mintegi bat egingo da Donostian irailaren 26an

Zaintzan aritzen diren langileak dira gure gizartean euskararako irisbiderik zailena dutenak

DV

Donostia

Miércoles, 11 de septiembre 2024, 18:43

Euskalgintzaren Kontseiluak 'Zaintza eta euskara. Sareak eraikitzen' mintegia antolatu du irailaren 26rako Donostian, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin, eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko bidean zaintzaren sektoreak duen garrantziari erreparatzeko eta, euskarak sortzen dituen tentsioen jakitun, gaiari hainbat erpinetatik begiratzeko.

Kontseiluko iturriek adierazi dutenez, lan eremua edo eremu sozioekonomikoa euskalduntzea «ezinbestekoa» da euskararen biziberritze prozesuan, eta, era berean, zaintza sektorea «estrategikoa» da, «nahiz eta sarri euskalgintzak berak eremu sozioekonomikoaz ari denean prekarizatutako eta feminizatutako sektore hau bazter uzten duen».

«Baina, badakigu euskararen gaiak tentsioak ere sortzen dituela. Izan ere, zaintza egokiaren parte da norbera ardazten den hizkuntzan zaindua izatea. Baina, besteak beste, arestian aipaturiko prekarizazioaren ondorioz, zaintzan aritzen diren langileak dira gure gizartean euskararako irisbiderik zailena dutenak», azaldu dute.

Horrela, egoera ezagutu eta euskalgintzatik eskaini daitekeena aztertzeko, 'Zaintza eta euskara. Sareak eraikitzen' mintegia antolatu du Kontseiluak. Alde batetik, gogoetarako gunea izango da, esaterako, aholkularitzen sektoretik zein bide urratu diren hausnartzeko; beste alde batetik, etxez etxeko eta zaintzaren alorreko langileen sektorearen erradiografia bat egiten saiatuko da, irakurketa feminista bat eginez eta sektoreko langileei eurei ahotsa emanez.

Era berean, zaintza sektoreak helduen euskalduntze-alfabetatzeari zer nolako erronkak dakarzkion ere aztertuko da, eta, arlo sozialean, korapiloa askatzen saiatzeko martxan jarritako hainbat esperientziaren berri ere emango da.

Mintegia irailaren 26an egingo da, 09:00etatik 14:30era, Donostiako Santa Teresa Komentuko KMK aretoan. Parte hartzea doakoa da, baina, aurretik izena eman behar da, irailaren 23a baino lehen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zaintza sektorearen eta euskararen inguruko mintegi bat egingo da Donostian irailaren 26an