Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Gure Zirkuko emanaldi bat, pasa den udaran Orion. Iñigo Royo
Gure Zirkua

Zazpigarren bira Araban abiatuko du asteburu honetan euskal zirku ibiltariak

Etxebarri Ibiñako Gorbeia merkataritza gunean izango da maiatzean eta ekainean Arrigorriagan egingo du geldialdia

Itziar Altuna

Donostia

Lunes, 6 de mayo 2024, 13:25

2018an errepideetara atera zenetik, bi egonaldi baino ez ditu egin Gure Zirkuak Araban. Gasteizen izan zen 2019an eta Amurrion 2022an. Bada, taldeak Arabarekiko sentitzen duen nolabaiteko zorra kitatzeko eta «arantza hori ateratzeko asmoz», aurtengo udaran egingo duen bere zazpigarren bira lurralde honetan abiatuko du, Orain arteko birak Gipuzkoan, Bizkaian eta Zuberoan hasi izan ditu.

Publicidad

Honela, Etxabarri Ibiñako Gorbeia merkataritza gunean zabalduko du bere karpa euskal zirku ibiltariak, eta ostiral honetatik, maiatzak 10, hilaren 25era bitarte, hamaika emanaldi eskainiko ditu bertan, taldeak ohar batetan jakinarazi duenez «ilusio handiz».

Bere sorreratik izan du Gure Zirkuak karpak ahalik eta lurralde, eskualde eta herri gehienetara eramateko helburua, diote. «Baita zirkurik sekula ikusi gabeko herrixketara ere» eta «ahalegin horretan, taldeak urrun edota iristeko zail ziruditen hainbat eremutara iristeko erronka bete du», gaineratu dute. Hala ere, oraindik ere bada zapaldu ez duen euskal herrialderen bat, eta horregatik, zazpigarren bira honen xedea bertara iristea izango duela jakinarazi dute zirkutik.

Etxabarri Ibiñan estreinatuko du Gure Zirkuak aurtengo ikuskizuna, eta jarraian Bizkaiara egingo du salto, Arrigorriagara hain zuzen. Bertan zortzi emanaldi eskainiko ditu ekainaren lehen bi asteburuetan. Ondorengo asteetan beste hainbat herri ere bisitatuko ditu, baina taldeak oraindik ez ditu datak zehaztu.

Lehen emanaldietarako sarrerak jada interneten eskuratu daitezke, www.gurezirkua.eus web-gunean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad