

Secciones
Servicios
Destacamos
dv
Donostia
Miércoles, 7 de abril 2021, 19:11
Zinegoak Bilboko Gaylesbotrans Zinema eta Arte Eszenikoen aurtengo jaialdian ikusgai izan diren bi film luze eta laburren aukeraketa bat eskainiko ditu Donostiako Antzoki Zaharrak datorren astean, apirilaren 12, 13 eta 14an. Jaialdiaren 18. edizioa martxoaren 1etik 14ra ospatu zen.
Ehgam-ek Gehitu-k, Zinegoak eta Donostia Kulturak, hamahirugarren aldiz ondoz ondokoz, Antzoki Zaharra bisitatzen duen sariketa honen lagin bat aurkezten dute Donostian. Filmen emanaldiak 19:00etan hasiko dira eta sarrerak 5 euro balioko du.
Horrela, astelehenean, apirilaren 12an, 'Red Bay' (2021, José Antonio Cortés Amunarriz), 'Hands and Wings' (2019, Sungbin Byun), 'Meritum' (2021 Yago Mateo), 'On My Way' (2020, Sönam V. Larcin) eta 'Mall' (2020, Jerry Hoffmann) film laburrak emango dituzte.
Izar Films etxeak Mugen Gainetik, Gehitu eta Lankidetzarako Euskal Agentziarekin elkarlanean egindako genero aniztasunari buruzko 'Ni naiz naizena' webserie dokumentalaren kapitulu bat ere izango da ikusgai. Hamar minutuko sei atal ditu, eta berariazko web orri baten bidez zabalduko dira.
Apirilaren 13an 'Her Mothers / Anyáim története' (2020) filma proiektatuko dute, Asia Dér & Sári Haragonicsena, maitasunari eta askatasunari buruzko pelikula intimoa, non lesbiana bikote batek Hungariako homofobiari aurre egin beharko dion.
Azkenik, apirilaren 14an, 'Valentina' (2020), Cássio Pereira dos Santosen lana aurkeztuko da. Bertan, 17 urteko gazte bat, landagunera joango da bizitzera, Márcia amarekin, berriz hasieratik hasteko asmoz. Eskola berrian besteek zapaldu ez dezaten, Valentinak bere izen soziala erabiliko du, bere trans-izaera sekretupean gordeta. Hala eta guztiz ere, Valentinari eta haren amari arazo bat sortuko zaie institutuan gurasoen bigarren sinadura eskatzen dietenean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La juzgan por lucrarse de otra marca y vender cocinas de peor calidad
El Norte de Castilla
Los libros vuelven a la Biblioteca Municipal de Santander
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.