Borrar
Zuhaitzen istorio harrigarriak ezagutuko dituzte Zegaman

Zuhaitzen istorio harrigarriak ezagutuko dituzte Zegaman

Anduetza parketxeak familiei zuzendutako ibilbide gidatua antolatu du iganderako, inguruko arbolak ezagutzeko

DV

Donostia

Martes, 18 de julio 2023, 17:54

Zuhaitzak bizi dugun paisaiaren parte dira. Oso leku garrantzitsua betetzen dute gure kulturan. Itzala ematen digute, bakea transmititzen digute eta gure mendiei zein parkeei kolorea ematen diete. Hau gogorarazten digute Zegamako Aduetza parketxetik, eta horregatik, elementu hauek balorean jartzeko, familiei zuzendutako ekimen berezi bat antolatu dute igande honetan, hilak 22, inguruan ditugun zuhaitzak ezagutzeko aukera eskainiko duena.

'Zuhaitzen istorio harrigarriak' izeneko jarduera honen bidez, inguruko basoetan bizi diren eta gertuen diren arbolak identifikatzen ikasiko dute parte-hartzaileek, haien istorio harrigarriak entzuten dituzten bitartean. Jarduera Zegamako Arboretumeko zuhaitzen artean burutuko da paseo bat emanez. Jolasaren bidez, zuhaitz batzuen bitxikeriak, istorioak, balore naturalak eta kulturalak ezagutaraziko dituzte; eta, bide batez, etxeko txikienak beren ingurune naturalera hurbildu.

Arboretuma

Zegamako Arboretuma, Anduetza parketxearekin berarekin batera, hazten joan da 2003. urtetik ona. Aisialdirako aurreikusita dagoen parke hau, egun hainbat zuhaitz ederren bizilekua da. Denak Aizkorri mendilerroaren ikuspegi zoragarriez bilduak dira.

Anduetza parketxeak antolatu duen jarduera hau uztailaren 22an izango da. Goizeko 10:00etan hasi eta 12:00etan amaituko da leku berean. Prezioa pertsonako 6 eurotakoa izango da. Izena ematea derrigorrezkoa da, plaza mugatuak izateaz gainera, (hala balegokio), eguraldia dela medio, azken orduko aldaketaren bat balego, modu horretan antolatzaileek izena eman dutenei abisu emateko aukera izango dutelako. Bai izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko anduetza@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi behar da, edo 943802187 edo 688623609 telefono zenbakietara deitu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zuhaitzen istorio harrigarriak ezagutuko dituzte Zegaman