![Zumalakarregi Museoak riftar gizartera hurbiltzeko aukera eskaintzen du Eustaquio Berriochoaren argazkien bidez](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2023/07/21/Expo%20Eustaquio%20Berriochoa_1.jpg)
![Zumalakarregi Museoak riftar gizartera hurbiltzeko aukera eskaintzen du Eustaquio Berriochoaren argazkien bidez](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2023/07/21/Expo%20Eustaquio%20Berriochoa_1.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
I. A.
Donostia
Sábado, 22 de julio 2023, 20:16
Zumalakarregi Museoak, Urretxuko Udalarekin elkarlanean, Eustaquio Berriochoak Rif-en ateratako argazkiak erabiliz, aldi baterako erakusketa berria antolatu du udarako eskaintza osatuz.
Ingeniari Urretxuarra Rif inguruan ibili zen pasa den mendeko 20. hamarkadan. Dirudienez, armaderantzat kartografia lanak egiten zituen bitartean argazkiak egin zituen bere lankidei eta tokiko gizarteari haien ikuspegia eskainiz. Argazkiek pertsonak, ohiturak, jantziak, eta paisaiak erakusten dizkigute. Berriochoak Marokon eginiko ibilbidea ere islatzen du erakusketak.
Hau osatzeko garaiko beste argazkilarien irudiak ere erakusten dira, Rifeko gerraren testuingura adierazteko asmoz. Gainera XIX. mendean gertatutako Afrikako gerra ere aztertzen du, 1859-1860 urteetan Ceuta inguruan garatutakoa eta Euskal Tertzioetan 3.000 euskal gazteek parte hartutakoa, Rifeko gerraren aurrekari zuzena.
Museoak hainbat ekimen antolatzeko asmoa du erakusketaren gaiari eutsiz: hitzaldiak, bisita gidatuak eta tailerrak, besteak beste. Honela, aldi baterako erakusketaren edukien eskaintza publiko ezberdinei luzatzeko aukera errazten da. Edukiak sortzeko garaian Zumalakarregi museoak Ahmed Zaidani, historiazale marokiarraren laguntza izan dugu.
Erakusketa aste honetan zabaldu da, eta inaugurazio ekitaldira Jon Luqui Albisua, Urretxuko alkatea eta Jon Enrique Galarza, Ormaiztegiko alkatea gerturatu ziren.
Erakusketa abenduaren 30era arte izango da ikusgai.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.