Deba
Deban ere Animen Gauaren tradizioa berreskuratu du herritar talde batekSecciones
Servicios
Destacamos
Deba
Deban ere Animen Gauaren tradizioa berreskuratu du herritar talde batekA.U.
Deba
Sábado, 19 de octubre 2024, 20:29
Mundu osoko beste hainbat txokotan bezalaxe, Debara ere iritsi zen duela urte batzuk urriaren 31n 'Halloween' delako festa ospatzeko ohitura; herritar askoren ustetan Ameriketako Estatu Batuetakoa den beste ospakizun bat inportatuz. Alabaina, Arimen Gaua ospatzeko ohitura ondo errotutako tradizioa da Euskal Herrian eta horren harira, herri asko dira azken urteotan hura berreskuratzeko lanean ari direnak. Eta horixe bera egin nahi du aurtengoan Deban herritar talde batek ere.
«Urriaren 31ren bueltan, Deban 'Halloween' ospatzen dela ikusi genuen; inguruko beste herri batzuetan, ordea, urteko sasoi horretan (data edo egun berean), bestelako ospakizunak egiten hasiak dira: Elgoibarren, Mutrikun, Oiartzunen, Eibarren, Lekeition, Pasaian, Arrasaten... Gau Beltza, Gaba Beltza edo Arimen Gaua ospatzen dute. Kanpotik etorritako ereduak alde batera lagata, tokiko errealitatera egokitutako egitasmoek eta ospakizunek indarra hartu dute, hain zuzen ere, azken urteotan», azaltzen dute.
Urriak 20. Umeentzako film emanaldia 'Laban, mamu txikia. A zer beldurra!'. Kultur Elkartea, 17:00.
Urriak 21 eta 29. Mozorroen, burukoen eta apaingarrien tailerra. Kultur Elkarteko liburutegia, 18 00.
Urriak 23. Arimen Gaueko sukaldaritza. Gaztelekua. 17 00.
Urriak 28. Death kafea Manex Beristainen eskutik. Kultur elkarteko liburutegia, 18 00.
Urriak 30. Beldurraren etxea. Gaztelekua, 16 30.
Urriak 31. Arimen gaua kale apainketa, tailerrak, kalejira, dantzaldiak, kantak, beldurren erretzea...
Iaz, Euskaltzaleen Topaguneak Gau Beltzaren inguruan sortutako dokumental labur bat proiektatu zen Kultur Elkartean, Zuhatza elkartearen ekimenez, eta ondoko herrietan ospatzen duten hori nondik datorren jakiteko aukera izan zuten bertaratutakoek. «Horiek hala, zenbait herritarrek Deban ere ospakizun honen inguruan zerbait egin ahalko genukeela pentsatu genuen; euskaratik eta euskaraz, herritik eta herriarentzat sorturiko ospakizun bat antolatu behar genuela», diote.
Abiapuntu horretatik hasi eta herriko norbanako eta eragileekin harremanetan jarri ziren, baita ondoren, ekainean, bilera irekia egin ere. «Batzar irekia benetan arrakastatsua izan zen eta Arimen Gaua antolatzeko proposamenak oso harrera ona izan zuen herritar eta eragileen artean. Horiek horrela, gero eta norbanako eta eragile gehiagoren babesa lortu genuen eta denon artean egitarau bateratua prestatu dugu».
Egitarau horri urriaren 13an eman zitzaion hasiera ipuin kontaketarekin, eta ostegunean mozorroen buruko tailer bat ere egin zen Agirre jauregian. Datozen egunetan beste hainbat ekintza ere izango dira, ekimen nagusia hilaren 31n izango bada ere. Egun horretan kale apainketa, tailerrak, kalejira, dantzaldiak eta beldurren erretzea izango dira, besteak beste.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.