Borrar
Urgente Incendio en el centro de San Sebastián

Deba

Itziarko Auzo Udalak Endoiako Biltegiaren erabilerari buruzko hitzarmena onartuko du gaurko ohiko osoko bilkuran

J. L.

deba.

Martes, 22 de octubre 2024, 19:52

Itziarko Auzo Udalak hileko ohiko osoko bilkura egingo du gaur (18:00etan) Apaizetxeko batzar aretoan.

Bilera honetan, Itziarko Auzo Udalak Donostiako Gotzaindegiarekin eta Zestoako Udalarekin adostutako hitzarmena onartuko du, beti ere, «Endoiako Biltegiaren erabilera jarduera sozio-kulturalentzako lagatzeko». Hitzarmen horren ondorioz, Auzo Udalak 17.296 euro emango dizkio Gaztendoia elkarteari «Biltokiko teilatuaren obra ordaintzeko».

Bestalde, gaurko osoko bilkuran landa bideak konpontzeko lehentasun irizpideak onartuko dira, Palestinaren aldeko mozioa bozkatuko da eta hainbat gai aurrera eraman ahal izateko kreditu aldaketak onartuko dira.

Azken puntu horri lotuta, auzo alkateak hartutako erabaki ezberdinen berri emango da. Horien artean ondorengoak nabarmendu daitezke: Burugorri ostatuaren zerbitzu emakida kontratua Eñaut Landaribari esleitzea; Elorriagako herri bideak konpontzeko lanak Alvargonzalez enpresari esleitzea (70.796 eurotan), Itziarrera iristeko oinezkoen sarbide segurua egiteko espaloi lanak Mularri enpresari esleitzea eta 48.394 euroko gastua onartzea edota Mantarregi/Sarobe eta Larraskanda baserrietara doazen bideetan hobekuntza lanak egitea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Itziarko Auzo Udalak Endoiako Biltegiaren erabilerari buruzko hitzarmena onartuko du gaurko ohiko osoko bilkuran