Urgente Incendio en el centro de San Sebastián
Loreto Aramendi organojolea. DV

Deba

Loreto Aramendik kontzertua eskainiko du hilaren 23an parrokian

Gipuzkoako Organo Zikloaren baitan izango da Deban

Jabi Leon

Deba.

Lunes, 11 de noviembre 2024, 19:33

Debako bizilagunek Donostiako Santa Maria Koro Basilikako Cavaillé-Coll organoaren organista titularra den Loreto Aramendiren kontzertu batekin disfrutatzeko aukera izango dute hilaren 23an Santa Maria elizan.

Publicidad

Aurtengo Gipuzkoako Organo Zikloaren baitan antolatuta, Aramendik Deban eskainiko duen kontzertua 20.00etan hasiko da eta bertan Orion jaiotako musikariak garai eta estilo ezberdineko konpositore handien piezak interpretatuko ditu.

Horien artean N. Bruhns, Antonio Martín y Coll, J.S. Bach, D. Buxtehude, E. Satie, M. Corrette edo P. Glass bezalako musikagileen lanak entzun ahalko dira Debako parrokian.

Gipuzkoako Organo Zikloa programaren aberastasunagatik, lurraldeko organo historikoen balioa azpimarratzeagatik eta interpreteen kalitateagatik nabarmentzen da. Deban joko duen organistak hiru disko bikoitz kaleratu ditu eta errezitaldi ugari eskaini ditu mundu osoan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad