Urgente Nueve kilómetros de retención por un accidente en la N-I en Tolosa, sentido Donostia

'Beste behin', Bengo oiartzuarraren azken single-a

Bigarren diskoko aurrerapen kantua aurkezteaz gain, 'Bizirik Bira'-n murgilduta dabil

DV

Miércoles, 5 de junio 2024, 14:56

Orain arte Aitor Bengoetxea 'Bengo' artista oiartzuarrak aurkeztu duenarekiko aldea nabarituko du zaletuak. Jarraitutasuna badu, hein batean, baina hasierako kantuekiko edo lehen diskoarekiko haustura ere agerikoa da. «Etapa helduago edo pertsonalago» batean dela azaldu du Bengo-k eta, nolabait, aro berri baten erakusle edo hasiera.

Publicidad

'Hiri-poparen' barruan koka daiteke 'Beste behin', jaietan ibili ondoren, goizaldean etxerantz doan pertsona baten istorioa transmititu nahi duena. Kontakizunaren protagonista taxi batean dago, eta berarentzat oso garrantzitsua izan zen norbait gogorarazten dion abesti bat entzuten da. Etxera iristen denean, haren oroimenean jarraitzen du oroitzapenak eta, azkenean, bere garaian adierazi ezin izan zizkion emozio eta sentimendu guzti haiek oihukatzen dizkio hormari.

'Beste behin' kantua Julen Adurizek (Ergobia) ekoitzi du «Oiartzungo lokal txiki batean», Bengok azaldu duenez. Bien artean konposatu ostean 'Eñaut Gaztañagak nahastu eta masterizatu du Gaztain Estudioetan (Zestoa). Abestiaz gain Rita Gratacosek zuzendutako eta Toni Llobetek grabatutako bideoklipa jada eskuragai dago.

2021ean '4 Taupada' izeneko Epa kaleratu zuen estreinu modura eta 2022an plataforma digitaletara hainbat abesti igo zituen. Urtebete beranduago oihartzun handia izan eta, besteak beste, artista hasiberri onenari Gaztea Saria jaso zuen 'Bizirik' diskoa plazaratu zuen. Orain dakarrena orduko zortzi abestiak baino «anitzago» bezala definiti du sortzaile oiartzuarrak. Orain, single eta ikus-entzunezkoa argitaratuta, 'Bizirik Bira' izenburuaren pean egiten ari den biran murgildua da Bengo.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad