'EHZ 1996-2026: herri bat zuzenean proiektua saritu du «aho batez» Joan Mari Torrealdai ikerketa bekaren epaimahaiak. Bigarren deialdi honetan oinarrietan Torrealdairen liburugintza azterketaren eredua jarri zen «euskal kulturaren bilakaera» aztertzeko, parte-hartzaileei bi aukera emanda, iburugintzaren arloan bertan, izan beste kultur esparruetan. Lau proposamenek bigarrena jorratu dute eta horietatik euskal musikagintza ardatz duena hautatu da.
Publicidad
Epaimahaiak,lehen edizioan bezala Maialen Akizu, Eduardo Apodaka, Ibai Iztueta eta Ainara Lasak osatu dutena, hainbat arrazoi aipatzen ditu ebazpenean, idazkari lanetan aritu den Haritz Azurmendi Jakineko kideak esan bezala. Batetik, interesa, egun pil-pilean dagoela iritzi baitute. «Euskal musikagintzaren bilakaera eta jaialdi-ereduen eztabaida boladan dagoen gai bat» dela dio testuak, eta adibide bezala jarri du Azurmendik berak azken Euskadi Sarietan saiakera modalitatean hautatu den Jon Urzelairen 'Su festak' (Susa) liburua.
Noticia relacionada
Jon Agirre
1996an abiatu zen EHZ jaialdia eta proiektuko Joana Barbierrek eta Aitor Servierrek esan bezala, proiektuaren emaitza aurkeztean -18 hilabete epea dute- 30. urteurrena izango da. Duela urte batzuk abiatu zuten barne-hausnarketa prozesua «jakin gabe zer atera nahi genuen hortik» eta aukera baliatu nahi dute sakontzeko. Izan ere, Servierrek azaldu duenez, EHZ adibide harturik euskal musikagintzak izandako bilakaera aztertzea dute helburu, baina harago ere joan nahi dute: «Ekosistema oso bat aztertzeaz ari gara: musikagintzak eta kulturgintzak, oro har, sorkuntza behar du, zaleak behar ditu, eragileak behar ditu eta boluntarioak behar ditu». «Azterketa autokonplazentzian erori gabe egin nahi dugu, ez ikuspegi nostalgiko batetik, gibelera begira, oraingo eta biharko korapiloak askatzeko asmoz baizik», xehatu dute.
Emaitza aldetik, hainbat sormen lan aterako direla aurreratu dute, bai liburu zein ikus-entzunezko formatuan, baina baita «itzulpen artistiko» batekin ere. Era berean, gazteekin lan egiten dutenez «borondatea» azaldu dute «gazteak aritzen diren espazioetan» ere aurkezteko.
Lorea Agirre Jakinen zuzendariak nabarmendu bezala lan irabazlea «bete-betean ezkontzen da» Torrealdairen ikerketa eta ekintza sustraituaren ideiarekin, haren ustez. «Jakinentzat poz handia da lan hau izatea irabazle eta lagun hauek sarituak, izan ere, kulturgintzan eta herrigintzan lur hartzen duen lana da, eta, gainera, etorkizun betean den kultur egitasmo baten ingurukoa, hainbat muga hautsi eta elkargune berriak eraikitzeko baliagarri izango dena: hala nola, belaunaldi artekotasuna, muga-gaindikotasuna eta kultur diziplina artekotasuna».
Publicidad
Bigarren deialdia maiatzean jarri zen abian, leheneko 'Artxibo biluzia' aurkeztearekin batera, eta urriaren 21a arte bidal zitezkeen proposamenak. Epe horretan lau jaso dira, hein batean Haritz Azurmendi Jakineko kideak esan bezala «gaia kokatuago izanda abiapuntua estuagoa» zelako. Oinarrietan zehaztu bezala, liburugintza azterketan jarri zen abiapuntua, baina Torrealdaik beti erakutsi zuen ikuspegi zabala, «intuizioa», txertatuta. «Azterketa eredua berritzea proposatzen genuen, gaur egundik berrinterpretatzea edo inspirazio horren muina beste kultur adierazpeneratara eramatea». Kopuruaz harago, aurkeztutako proposamenen mailarekin «oso pozik» agertu dira «askotariko ikuspegiak biltzen» dituztenak: zinemagintza, azken urteetako rol jokoen gorakada, jakintza soziolinguistikoa zein musikagintza esparrukoak heldu dira.
Usurbilgo Udalak eta Jakin Fundazioak elkarrekin sortu zuten Joan Mari Torrealdai ikerketa beka Agurtzane Solaberrieta alkateak gogoratu duenez «ekarpen bat egiteko bokazioz» eta Torrealdaik bizitza osoan egin zuen horretan «sakontzeko» asmoz: «ikerketan, herrigintzan eta dibulgazioan, etorkizunari so». «Transmisioa, katea ez etetea eta pentsamendua bateratzea ziren bere asmoak», azpimarratu du. Ildo horretan gogora ekarri du Torrealdairen «izena eta izana» uztartu nahi dituela. Bide horretan, udalak aurreko deialdian bezala 15.000 euro bideratuko ditu ikerketatik eratorritako proiektua zabaltzeko eta Jakin arduratuko da kudeaketa osoaz.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.