Borrar
Euskaltzaindia: Euskararen etorkizunari begira lanean aritzeko 19 fitxaketa
Euskaltzaindia

Euskararen etorkizunari begira lanean aritzeko 19 fitxaketa

2021eko azaroan izendatutako euskaltzain urgazleei ikur-diplomak banatu dizkie Euskaltzaindiak

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 29 de abril 2022, 18:59

Orain arte egindako lana azpimarratuta, baina batez ere euskararen etorkizunean begirada jarrita, Euskaltzaindiak ikur-diplomak banatu ditu 2021ean izendatutako urgazle berrien artean ostiral honetan Baionako Herriko Etxean egin den Ageriko bilkuran.

Ekitaldia txistularien musikak girotu du eta Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Xabier Parrilla Etchart Baionako auzapezordeak harrera egin ostean, lehenak hartu du hitza «lanak eta ahaleginak» gauzatzeko eskaria luzatzeko. «Laster jakingo duzue nolakoa izango den zuen partaidetza, Akademiaren egunerokotasuna ezagutu dezazuen eta zuen ekarpenak egin ditzazuen», azaldu die.

Izan ere, Urrutiak azaldu bezala euskararen akademiak «premiazkoa» du urgazle berrien lana, «orain artekoa nahiz etorkizunekoa». 2021eko azaroan Iruñeko udaletxean egindako osoko bilkuran izan ziren izendatuak 19 urgazle berriak. Hori bai, orduan Gipuzkoakoak, Ipar Euskal Herrikoak eta Bizkaikoak soilik izendatu ziren, Arabakoak 2015eko uztailaren 17an izendatu baitziren, eta Nafarroako azken urgazleak 2016ko apirilaren 29an.

Sei gipuzkoarrak dira, Kike Amonarriz (Tolosa, 1961); Nerea Azurmendi (Legazpi, 1961); Asun Garikano (Tolosa, 1962); Aizpea Goenaga (Donostia, 1959); Oroitz Jauregi (Legorreta, 1974) eta Jon Sarasua (Aretxabaleta, 1966); bestei sei bizkaitarrak, Libe Agirre (Meñaka, 1961); Eneko Barrutia (Bilbo, 1966); Eba Gaminde (Bilbo, 1968); Pedro Maria Goikoetxea (Lezama, 1959); Nerea Mujika (Durango, 1960) eta Elixabete Piñol (Bilbo, 1965); bost Ipar Euskal Herrikoak, Mixel Aurnague (Baigorri, 1963); Eneko Bidegain (Baiona, 1975); Itxaro Borda (Oragarre, 1959); Pantxoa Etxegoin (Jatsu, 1960) eta Marie-Andrée Ouret (Suhuskune, 1970) eta beste bi Euskal Herritik kanpokoak, Manuel González (Beba –Mazaricos−, A Coruña, 1951) eta Mikel Morris (Denver, Colorado, AEB, 1957).

Noticia Relacionada

2022ko otsailean egin zuen azken izendapena Euskaltzaindiak, Miren Agur Meabe Xabier Kintanaren hutsartea betetzeko aukeratu zuenean akademiak. Idazle eta itzultzaile bizkaitarrak Euskaltzaindia «gizatiartzeko eta munduratzeko» sasoia heldu dela defendatu zuen hitzartzean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskararen etorkizunari begira lanean aritzeko 19 fitxaketa