Orain arte egindako lana azpimarratuta, baina batez ere euskararen etorkizunean begirada jarrita, Euskaltzaindiak ikur-diplomak banatu ditu 2021ean izendatutako urgazle berrien artean ostiral honetan Baionako Herriko Etxean egin den Ageriko bilkuran.
Publicidad
Ekitaldia txistularien musikak girotu du eta Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Xabier Parrilla Etchart Baionako auzapezordeak harrera egin ostean, lehenak hartu du hitza «lanak eta ahaleginak» gauzatzeko eskaria luzatzeko. «Laster jakingo duzue nolakoa izango den zuen partaidetza, Akademiaren egunerokotasuna ezagutu dezazuen eta zuen ekarpenak egin ditzazuen», azaldu die.
Izan ere, Urrutiak azaldu bezala euskararen akademiak «premiazkoa» du urgazle berrien lana, «orain artekoa nahiz etorkizunekoa». 2021eko azaroan Iruñeko udaletxean egindako osoko bilkuran izan ziren izendatuak 19 urgazle berriak. Hori bai, orduan Gipuzkoakoak, Ipar Euskal Herrikoak eta Bizkaikoak soilik izendatu ziren, Arabakoak 2015eko uztailaren 17an izendatu baitziren, eta Nafarroako azken urgazleak 2016ko apirilaren 29an.
Sei gipuzkoarrak dira, Kike Amonarriz (Tolosa, 1961); Nerea Azurmendi (Legazpi, 1961); Asun Garikano (Tolosa, 1962); Aizpea Goenaga (Donostia, 1959); Oroitz Jauregi (Legorreta, 1974) eta Jon Sarasua (Aretxabaleta, 1966); bestei sei bizkaitarrak, Libe Agirre (Meñaka, 1961); Eneko Barrutia (Bilbo, 1966); Eba Gaminde (Bilbo, 1968); Pedro Maria Goikoetxea (Lezama, 1959); Nerea Mujika (Durango, 1960) eta Elixabete Piñol (Bilbo, 1965); bost Ipar Euskal Herrikoak, Mixel Aurnague (Baigorri, 1963); Eneko Bidegain (Baiona, 1975); Itxaro Borda (Oragarre, 1959); Pantxoa Etxegoin (Jatsu, 1960) eta Marie-Andrée Ouret (Suhuskune, 1970) eta beste bi Euskal Herritik kanpokoak, Manuel González (Beba –Mazaricos−, A Coruña, 1951) eta Mikel Morris (Denver, Colorado, AEB, 1957).
Noticia Relacionada
Jon Agirre
2022ko otsailean egin zuen azken izendapena Euskaltzaindiak, Miren Agur Meabe Xabier Kintanaren hutsartea betetzeko aukeratu zuenean akademiak. Idazle eta itzultzaile bizkaitarrak Euskaltzaindia «gizatiartzeko eta munduratzeko» sasoia heldu dela defendatu zuen hitzartzean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.