Urgente Incendio en el centro de San Sebastián
Jon Arretxe, Toti Martínez de Lezea eta Harkaitz Cano, atzo Erein argitaletxeko erakusmahai aurrean. ARGAZKIAK IÑIGO ROYO

Durangoko Azoka

«Idazlearena lana bakartia da eta egun hauek pilak kargatzeko funtsezkoak dira»

Ilara luzeak pilatu ohi dituzte Jon Arretxe, Toti Martínez de Lezea eta Harkaitz Canok Azokan. «Ikusgarritasun handia ematen digu», diote

Jon Agirre

Donostia

Sábado, 9 de diciembre 2023, 01:00

Durangoko Azokak 2023an izan duen egunik jendetsuena izan zen atzokoa, hainbesteraino non antolakuntzak megafoniatik Landako gunean bertaratuei eskaria luzatu zien: erosketak jada eginak bazituzten irteteko, mesedez, kanpoan geratu zirenek ere sartzeko aukera izan zezaten. Sorpresa sortu zuen askorengan eta zenbaitek ezin izan zuten hautatutako ekitaldia jarraitu, esaterako Izaroren disko aurkezpena Irudienean, baina poztasun handia izan zen sortzaileentzat «energiak kargatzeko». Bai behintzat Toti Martínez de Lezea, Harkaitz Cano eta Jon Arretxe idazleentzat.

Publicidad

Azkenak ez zuen ezkutatzen bost egunez erakusmahaian egoteak baduela maratoitik eta «fisikoki nekatzen» duela. «Baldatuta amaitzen duzu, gerriko minarekin. Hor ibiltzen naiz barruan luzaketak egiten», kontatzen zuen umorez. Baina esaera zaharrak dioen bezala, gustuko tokian aldaparik ez. «Buruarentzat sekulakoa da». Are gehiago hiru beterano hauen kasuan. «Irakurle fidel asko ditugu hona etortzen direnak eta hori rekarga da, autoestimurako oso ona», zioen Canok. Aldiz, hasiberrientzat zailagoa da, umorez oroitu bezala Arretxek. «Lehen urtean ondoan nuen (Joan Mari) Irigoien, bera sinatu eta sinatu eta nik bakar bat erez».

Izan ere, idazle lana askotan «oso bakartia» da Martínez de Lezeak azpimarratu bezala. Urteek emandako esperientzia horretatik oso argi dute Durangoko Azoka «beharrezko oasia» dela, Arretxek izendatu bezala. Are une magikoak uzten dizkienean. Martínez de Lezearentzat beste idazleekin edo zaleekin egoteko aukera ederra dira egun hauek, lehenak «agurtu eta zer moduz dauden jakiteko, hau ez baita sinposio bat» eta bigarrenengandik «zer gustatu zaien, zer gutxiago, zer irakurri duten» jakiteko.

«Ez da egia gazteek ez dutela irakurtzen, orain eskaintza askoz zabalagoa da eta, gainera, zer eskaintzen diegu guk?»

Toti Martinez Lezea

Idazlea

Canok anekdota modura nabarmendu zuen irakurle batekin Pasoliniri buruz izandako elkarrizketa. « Susako erakusmahaian nintzela –han aurkezten du 'Ulu egiteko bolondres bila' poesia-liburua– Pasoliniren poemak euskaraz erostera etorri zen eta azaldu zigun nola berak ezagutu zuen 1975ean Parisen hitzaldi bat ematen ari zela, erail baino hilabete eta erdi lehenago. Une horrek Azoka osoa rentabilizatzen du».

Durango «oasia»

Martínez de Lezeak egunerokoan liburu-dendetan ematen den errealitatearekin konparatzen du Azokaren garrantzia azpimarratzeko. «Eskaparatean famatuen liburuak daude eta handietara joanez gero gure liburuak –hiru idazleenak seinalatuz– aurkitzea beti ez da hain erraza. Aldiz, hemen denak daude eta ziur egon gaitezke beste euskal idazleenak ere aurkituko ditugula». Canok laburtu bezala Azoka «ikusgarritasuna lortzeko modu onena» da. Eta hori 30 urteko harreman gorabeheratsua izan duela euskal kulturaren plazarekin. «Alde, kontra, haserre... Eta azkenean beti alde». Egin izan zaizkion kritika nagusien artean merkatu izatea oroitzen zuen idazleak, baina aldi berean «ez duela engainatzen» azpimarratzen zuen, izenean baitarama Azoka hitza. «ez da sinposium bat edo etorkizuneko euskal kultura ebatziko den lobby bat» ñabartzen du ohiko ironiaz.

Publicidad

«Durango konfluentzia astral moduko bat da, hemen gauza asko juntatzen dira, espejismo moduko bat da»

Harkaitz Cano

Idazlea

Gainera, beste zenbait tokitan erreproduzitzen saiatu dela oroitzen zuen, baina saiakerek ez dutela sekula funtzionatu. «Durango konfluentzia astral moduko bat da, sasoi erdian restop modura erreplikatzen saiatu dira, baina hemen gauza asko juntatzen dira, espejismo moduko bat da neurri batean, beharrezko espejismo bat hainbeste jende juntatzen duen eta euskal kultura zentrala den leku bakanetakoa» delako.

Gazteen defentsan

Magia hori mantentzeko azken urteetan fokua belaunaldi gazteengan jarri da eta hein batean ez zaie bidezkoa iruditzen hiru idazleei, batik bat «ez dutela irakurtzen» esaten denean. Martínez de Lezeak nabarmendu bezala, egun eskaintza «askoz ere zabalagoa» delako. «Gu hasi ginenean Jaurlaritza, Euskaltzaindia eta 3-4 argitaletxe ziren. Orain begira (Landako seinalatuz)». Eta irmotasun berdinez mintzo da irakurtzeko ohiturei buruz. «Ni gaztea nintzenean 15 laguneko kuadrillan denak irakasleak ginen eta irakurleak bi edo hiru bakarrik». Azkenik, haur edo gazteentzako kopuru eta kalitatea ere aipatu zituen.

Publicidad

«Orain Azokara datorren jende gehiena irakurtzeko liburu bat edo entzuteko disko bat nahi duelako dator, hori aldatu da»

Jon Arretxe

Idazlea

Bat datoz Cano zein Arretxe. Lehenak oroitzen du gazte garaian irakurtzen zuena lehen ere «rara avis» bat zela eta haien hastapenetan jende «gazte-gaztea» erosten ikusteak harritzen zituela. Ildo horretan «gazteei errua botatzeko joera» orokorragoa dela salatzen du Arretxek. «Lehen ere gazte batzuk etortzen ginen eta beste batzuk ez. Agian lehengo militantismo hori galdu da, duela 20 urte Durangotik boltsakadak eramaten genituen etxera eta gero erdia ere ez zen irakurtzen. Hori desagertu da, orain jende gehiena irakurtzeko liburu bat nahi duelako edo entzuteko disko bat».

Joera aldaketa testuinguru orokorragoan kokatzen du Canok, «azken hamabost urteetan entretenimendu eta teknologian aldetik eta batez ere diskoen arloan» bereziki eman dena. «Urte batean etortzen bazara diskoak saltzen esaten dizute 'ez daukat disko erreproduktorerik' eta hurrengoan etortzen bazara QR kodearekin galdetzen dizute 'ez daukazu diskorik?'. Ez dakizu zer egin». «Indarra galdu dute teknologiak eta zientziak daukatelako sedukzioaren abangoardia eta kultura ez da garai batean zen motor seduktore hori. Hori aldatu da modu global batean, ez Durangon, eta noski eragiten digu guri».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad