Secciones
Servicios
Destacamos
I. M.
Viernes, 26 de abril 2024, 10:57
Libe Goenaga Arrieta nagusitu zen atzo osteguna Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko lehen saioan. Eskoriatzako aretoa lepo bete zen eta giro ederrean izan ziren kantuan zortzi bertsolariak. Goenaga gailendu zen 330 punturekin eta puntuazio hurrenkeran honela geratu ziren gainerakoak: Peru Aiartza Carajaville (316,5), Emaitz Murua Arzallus (312,5), Andoitz Urdapilleta Gurrutxaga (302,5), Antton Fernandez Lasa (299,5), Asier Ibarguren Amondarain (297,5), Jon Mata Etxaniz (269) eta Joar Garate Rueda (258). Epaile lanetan Epaile lanetan, ostera, hauek aritu dira: Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez Ugarteburu, Mikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz. Idazkari Aratz Irazustabarrena Garmendia eta Oier Iurramendi Etxeberria izan dira.
Gaur ostirala, A multzokoa Zestoan eta B multzokoa Gabirian, izango dira Gipuzkoa Bertsotaneko hurrengo bi saioak. Lehenean Amets Aizpurua Mancisidor, Eneko Araiztegi Agirre, Eneko Beretxinaga Laskurain, Haizea Arana Cardenal, Julen Zulaika Alkorta eta Oihana Arana Cardenal ariko dira kantuan Haritz Alberdi Alberdi jarritako gaiekin. Bestetik, Gabirian,
Aitor Tatiegi Loidi, Aitor Zubikarai Salegi, Andoni Mujika Izagirre, Maider Arregi Markuleta, Urko Egaña Calderon eta Uxue Fernandez Lasa igoko dira oholtzara eta puntua Irati Sanchez de Arevalo Pikasarrik emango die.
Epaile lanetan, ostera, hauek ariko dira Eskoriatzan eta Zestoan: Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez Ugarteburu, Mikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz. Gabiriako saioan, ostera, epaile hauek egongo dira: Leire Beloki Lizarralde, Maite Sukia Olano, Mikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero.
Noticia relacionada
Jon Agirre
Egokitzen zena baino urtebete beranduago abiatu da Gipuzkoako bertsolari txapelketa eta udazkenean izango den lehiaren aurretik, udaberri honetan izango da Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea. Ekainaren 2ra bitartean 20 saio izango dira eta 74 bertsolari ariko dira kantuan, bi multzotan banatuta.
Aurreneko 12ak lehen itzulian izango dira, azkena maiatzaren 17an Oñatin, eta 48 bertsolari igaroko dira bigarrenera, multzo bakoitzean puntuazio altuena lortu duten 23 bertsolariak eta sailkatu diren 46ez gain puntuazio altuena duten beste bi bertsolariak. Maiatzaren 25etik ekainaren 2ra zortzi saio beste zortzi herritan izango dira, larunbat eta igandetan arratsaldeko 17:00etan hasita. Azkenik, puntu gehien lortu duten 34 bertsolariek lortuko dute udazkenerako txartela.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.