Euskadi Literatura sarietako lehenengo hiru irabazleen izenak iragarri dira gaur goizean Bilbon. Euskarazko Literatura modalitatean Jon Gerediagaren 'Zeru-lurren liburua' (Elkar) hautatu du irabazle epaimahaiak; Euskarazko Haur eta Gazte Literaturan, Harkaitz Canoren 'Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez' (Erein); eta Literatur Lanaren Ilustrazioa modalitaten David de las Herasren 'Campos de Castilla' (Lunwerg).
Publicidad
Lehen lendakariorde eta Hizkuntza Polititako sailburu Ibone Bengoetxeak eman ditu ezagutzera irabazleak Bilboko Bidebarrieta Liburutegian egin den aurkezpenean. Sari hauekin «zuen lana aitortu nahi dizuegu eta, aldi berean, zuen lanak gizarteari ezagutarazi», adierazi du. Ekitaldia Harkaitz Cano eta Jon Gerediaga idazleak ere izan dira.
Harkaitz Canoren laugarren Euskadi Literatura saria izango da hau. Epaimahaiko kideen iritziz, 'Mundu pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez' «baikortasunerako gonbite bat da». Liburu ilustratu honek «liburutegiei omenaldia egiten die» eta «literaturaz harago, heriotza, maitasuna, senitartekoen harremanak eta beste horrenbeste gai unibertsal jorratzen ditu protagonistaren bizitzatik abiatuta». Edizioari dagokionez, «paregabea da kontakizun honen irakurketarako eta ilustrazioen kontenplaziorako», aipatu du epaimahaiak.
Noticia relacionada
Jon Agirre
Jon Gerediagaren obrari buruz, «naturaren behaketatik abiatzen den hausnarketa poetikoa» dela adierazi du epaimahaiak, eta «ni poetikoa behatzaile jarreran» aurkeztu izana azpimarratu du, «bereziki natura kontenplatuz».
Azkenik, David de las Herasen 'Campos de Castilla' «lan borobila» dela adierazi du epaimahaiak, «maisuki erabili ditu teknika eta forma guztiak, ilustrazioa poesia bihurtuz».
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak zazpi Euskal Literatura sari batatzen ditu. Gaur goizean iragarri ditu lehen hiru irabazleak eta falta diren lauak, Literatura Gaztelaniaz, Euskarazko Literatura Itzulpena, Saiakera Euskaraz eta Saiakera Gaztelaniaz, datorren astean emango dira ezagutzera. Sariak azaroaren 21ean banatuko dira Gasteizko Artium Museoan egingo den ekitaldian.
Publicidad
Saridun bakoitzak 18.000 euroko saria izango du, eta beste 4.000 euro eskura ditzake bere lana beste hizkuntza batean argitaratzen bada.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.