Urgente Incendio en el centro de San Sebastián
Aiora Sampedro UPV/EHUko irakaslea. UPV/EHU

Harkaitz Canok euskal literaturan egindako ibilbidea ulertzeko liburua

Aiora Sampedro UPV/EHUko irakasleak 'Harkaitz Cano eta gaur egungo euskal literatura sistema' liburuan jaso ditu ikerketaren emaitzak

Jon Agirre

Donostia

Miércoles, 6 de marzo 2024, 15:36

Maiz errepikatu ohi den esaldi bat, «euskal sistema literarioa sistema ahula da» eta errealitatearen azterketa eta alderaketa bat, azken hamarkadetan literatur sistemek izandako eboluzioa, oinarri izanda ondu du Aiora Sampedro UPV/EHUko irakasleak 'Harkaitz Cano eta gaur egungo euskal literatura sistema' liburua.

Publicidad

Lehenik, egileak azaltzen du azken urteetan euskal sistemak izandako garapena inguruan dituen eta hizkuntza handiek baliatzen dituztenenen antzekoa izan dela «literatura-testuen moldeen, gaien edo generoen alderdian» eta hori ez dela «ohikoa izan euskal letren historian». Zergati hori aztertu eta argitzea izan da ikerketaren helburuetako bat. Emaitza bi ataletan banatzen da.

Lehen atalean azterketa egiteko metodologia azaltzen da, hau da, euskal sistema literarioa zein ikuspegitatik aztertuko den. Era berean, analisiak azaleratutako neurketa kuantitatiboa eta sistemaren funtzionamendua ulertzeko gakoak xehatzen dira. Hori justifikatzeko, ideia nagusi bat nabarmendu du egileak lanean: «euskal sistemaren funtzionamenduan egileek eta kritikak beste eragiten dutela kontsumitzaileen iritziek, editorialetako politikek edo irakurle elkarteek, besteak beste».

'Harkaitz Cano eta gaur egungo euskal literatura sistema'

  • Euskal Literatura Saila: 26. zenbakia.

  • Egilea: Aiora Sampedro.

  • Orrialdeak: 194.

  • Prezioa: 16 euro.

'Sistema' ente modura ulertzeaz gain, barnean ibilbide arrakastatsua izan duen Harkaitz Canoren kasua ere aztertzen du Sampedrok bigarren atalean, honen «literaturaren merkaturatze bideei eta irakurleekin duen harremanari erreparatuz eta sistemako gainerako egileen adibide gisa ulertuz». «Euskal sistemako sariketen eta euskal kritikaren arreta garrantzitsua izan da ekoizleen ibilbidea bideratzeko. Harkaitz Canoren ereduarekin frogatu denez. Bigarrenik, aurreko errekonozimenduak jaso ondoren, prentsa hispanikoaren arreta bereganatzea erraztu egiten da, baita argitaletxe hispanikoen (komunikazio taldeak) nahiz horietatik eratortzen diren beste sistemetako ekoizleen arteko giza harremanak mantentzea ere. Horretarako, idazle-ekitaldiak edo literatura azokak baliagarriak izaten dira», azaldu du Sampedrok.

Eranskin gisa, egituraketa hau ulertzeko lagungarriak diren euskal argitaletxeen -Txalaparta, Pamiela, Elkar, Igela eta Susa - galdetegiak gehitzen dira merkaturatze-datuen inguruko kuriositatea asebetetzekotan. «inoiz egin den euskal sistema literario eta kulturalaren deskribapen zehatz eta iradokitzaileena egin du», aurreratu du egileak

Publicidad

Sampedro UPV/EHUko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikaren arloko irakasle atxikia eta Literatura Konparatuan eta Ikasketa Literarioetan doktorea da. Ibilbide akademikoak bi dira nagusiki jorratu dituen arloak: batetik, literaturaren didaktikan aritzen diren irakasleen prestakuntza; eta, bestetik, ikerketa-lanean sistema literarioaren azterketarekin lotutako lanen edizioa.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad