![Aiora Renteria: «Gustuko duzunagatik saria jasotzea oraindik txuloagoa da»](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2023/05/12/aiora-kZJ--1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
![Aiora Renteria: «Gustuko duzunagatik saria jasotzea oraindik txuloagoa da»](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2023/05/12/aiora-kZJ--1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
26 urteko musika ibilbidean «eman duten guztia eta jarritako bihotzagatik» jaso du Zea Mays taldeak 2023ko Adarra Saria, baita Euskal rockean «eragin handienetakoa» izateagatik.
– Adarra Saria jasotzea ondo egindako lanaren aitortza da. Nola jaso duzue?
– Harrotasuna sentitzen dugu egindako lanaz eta jendeak hori baloratzeak ondo egin duzula dio. Guk musika beti egun dugu bihotzez, barrutik, asko maite dugulako. Gustuko duzun zerbaitengatik halako aitortza jasotzea oraindik txuloagoa da. Emozionatuta gaude, asko disfrutatzen.
– Musikaren aurpegi guztiak ikusi dituzue 26 urteko ibilbidearen ostean. Taldearen unerik onenean zaudete?
– Disfrutatzeko momentuan gaude, hori ziur. Onena den? Beno, azkenengo uneak, azken diskoak, beti izaten dira onenak. Oso ondo gaude, laurak kontzertuetan disfrutatzen gaude, baita orain arte egindakoaz, hartutako erabakiez, dugun ekipoaz... Hori oso garrantzitsua da aurrera jarraitzeko eta pozik egoteko. 26 urte daramagu jada, modu oso arinean hasi ginen Gaztea Sariekin-eta, baina ostean etorri dira momentu txarragoak diskoak saltzen ez zirenean, ibili gara diskoetxe batetik bestera eta jo ditugu pila bat kontzertu jenderik gabe. Ibilbidean denetarik ikusi dugu eta azken urte hauetan gertatzen ari zaiguna da den-dena saldurik egotea eta honelako sariak irabaztea. Suposatzen da bidea ondo ari garela egiten.
– Esperientzia horrek perspektiba ematen du, ezta?
– Bai, noski. Ez dakigu etorkizunean zer gertatuko den. Guk aurrera jarraitu nahi dugu eta disfrutatzen ez dugunean itxi. Baina disfrutatzen gaude eta gure perspektiba aurrera jarraitzekoa da. Horrek ez du esan nahi hemendik aurrera dena sariak izango direnik eta kontzertu guztietan dena salduta egongo denik. Horretarako lan egingo dugu, gure beharrizanak asetzeko gustatzen zaigun musika eginez eta jendeak ondo hartzen badu perfekto, ez badu hain ondo hartzen eta funtzionatzen ez badu pena bat izango da. Hala egin dugu beti eta ez dut uste hori aldatuko dugunik. Norberak bere burua maite badu eta egin duen hori benetan maite badu... Zenbat disko daude jendeari gustatu ez zaizkionak? Buruan dut Smashing Pumpkins taldearen 'Adore' diskoa, gure super gustukoa dena eta haientzako kolpe sekulakoa izan zena jendeari ez zitzaiolako gustatu. Zenbati gertatu dakioke berdina!
– Zea Maysen duen energiak, musika barrutik ateratze horrek, errazten du jendeak bere egitea.
– Guk zerbait kontatzen dugu eta bakoitzak berea egiten du, baina ez du zertan horrela izan. Guk beti egin dugu berdina eta zifrak poliki-poliki joan dira goraka. Burugogorrak gara, baina badakigu edozer etorrdaitekeela, azkenean artea egiten duzunean momentu batean zure estilo edo koadroak funtzionatzen du, baina agian hurrengoek ez.
– Etorkizunari begira, beraz, zaleak lasai egon daitezke?
– Bai, bai. Guk aurrera egiteko asmoa dugu, lokal berria erosi dugu gainera. Badaukagu egitekoa oraindik.
Noticia Relacionada
– Euskal panoraman ibilbide luzeenetarikoa duen taldeetakoa zarete, hasiberrientzako erreferente bezala ikusten duzue zuen burua?
– Ez dakit hitza erreferentea den, baina ezagutzen gaituztela bai. Gustuko izan ala ez, jende askoren bizitza osoan egon gara. 26 urteko jendea etortzen zait eta esaten dit 'bizitza osoan entzun zaituztet', hori pasada bat da. Beldurgarria ere, baina puntu txuloa ere badauka.
– Bide horretan hainbat kolaborazio egiten dituzue, 'Corazon de Tango' kantuaren bertsioa esaterako. Nola izan zen?
– Galder Izagirrek 'Bidegurutzean' saiorako Francis (Doctor Deseo) eta Kai Nakairekin batu gintuen. Gu talde basea ginen eta bien bertsio bat egin genuen eta azken abesti bat, gurea, hiruok abestia. Aurrez 'Abrázame' egin genuenez, gehiegi pentsatu gabe hautatu genuen eta oso gustura geratu ginen. Pentsatu genuen diskoa ateraz gero sartuko genuela, Francisek baiezkoa eman zigun eta hala grabatu genuen. Kuriosoa da letra oso gogorra duen abesti bat –apurtzen den zerbait edo joan den norbait– dantzagarria egin genuelako eta nire ustez funtzionatzen du errealitate bat delako, bizitza horrela da, baina zergatik ez dut dantzan hartuko? Gauza txarrak gertatzen dira eta marroiak hor daude, orduan zergatik ez nau horrek guztiak dantzan harrapatuko?
– Xehetasunak beti zaindu izan dituzue, bideoklipetan zeinu hizkuntza sartzea bezala.
– Egia esan opari egin dizkigute. Urte asko ibili ginen bideorik egin gabe eta 'Era' atera genuenean Bonberenean kontzertua eskaini ostean neska bat gerturatu zitzaigun DVD batekin. 'Hau da nik egiten dudana' esan zigun. Ainhoa Moyua jartzen zuen eta bere telefonoa, 'Negua joan da eta' eta beste abesti bat zeinu hizkuntzan egiten azaltzen zen. Ikustean hitzik gabe geratu ginen, negar batean. Deitu eta 'ahi duzu gure bideoklipa izan?' galdetu genion Gauza asko guk egiten ditugu, baina kontu hori Ainhoarena izan zen.
– Ibilbide ia osoa euskaraz egin izana hautu bat izan da?
– Abesti pare bat ingelesez ere egin genituen, baina euskarazko taldea gara bai. Ez zen hautu edo prestatutako zerbait izan, horrela irten zen eta horrela jarraituko dugu, ez dut ikusten beste modurik. Ez dugu hitz egin ere horri buruz. Mundura zabaltzeko gure modua euskaraz da, modu naturalean izan da.
– Ekainak 21 gorriz markatua izango duzue agendan, disfrutatzeko eguna izango da?
– Bai. Kontzertu guztietan disfrutatzen gabiltza, kontzertuak potente daude eta gure 26 urte hauen puntu ezberdinak dituen errepertorioak funtzionatzen du, noski 'Adore, kemena, kuraia' gehiago azaltzen da, baina uste dut orokorrean ikuskizuna potentea dela, argiek ere indar handia dute. Victoria Eugeniara etortzeagatik agian buelta bat eman beharko diogu, baina daukagun denborarekin bi edo hiru ukitu izan beharko dira ekainaren 21a gainean dugulako.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.