Mende laurdenetik harago doan musika ibilbidean «kalitateari eta arrakastari dagokienez oso maila altuari eutsi» izana, disko eta zuzenekoetan alboan izandako lankide kopurua eta plazaratutako 11 diskoak dira Zea Mays taldeak 2023ko Adarra Saria jasotzeko arrazoietako batzuk. Pasa den maiatzean jakinarazi zen Juan Gonzalez Andres kazetariak, Sara Zozaya musikariak eta Esther Fernandino Donostia Kulturako Musika teknikariak osatutako aholku batzordearen ebazpena eta bihar, ekainak 21 asteazkena, Victoria Eugenia antzokian jasoko du saria laukoteak 19:30ean hasita egingo den ekitaldian. Ostean, kontzertua eskainiko du. Azken sarrerak Victoria Eugenia antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan edo webgunean eskura daitezke 25 euroan.
Publicidad
Ez da agertoki arraroa izango Asier Basabek, Ruben Gonzálezek, Iñaki Imaz Pitik eta Aiora Renteriak osaturiko laukotearentzat, 2020ko ekainaren 12an izan baitziren bertan emanaldia eskaintzen. Disko berriaren aurkezpenean buru-belarri murgilduta, argi dute «zerbait berezia» eskaini nahi dietela bertaratu direnei eta, horregatik, Ainhoa Moyua, Rafa Rueda, Olaia Inziarte, Gorka Urbizu, Francis, Elena Setién eta Igor Elortzaren mailako kolaboratzaileek izango dituzte bidaide.
Noticia Relacionada
Sariaren berri izatean esker hitzak izan zituen Aiora Renteria Zea Mays taldeko abeslariak, «egindako lana baloratzea» beti delako polita, «are gehiago gustuko duzun zerbaitengatik denean. Oso txuloa da, musika asko maite dugu» adierazi zuen bizkaitarrak hedabide honi emandako elkarrizketan. Hori bai, argi utzi zuen ere musikaren bideak noranzko askokoak direla eta 26 urte eta gero ez dutela burua orain galduko. «Oso pozik gaude, baina denetarik ikusi dugu eta ez dakigu etorkizunean zer gertatuko den». Hala, hona heltzeko bai lau taldekideek zein atean dagoen lantalde guztiak egindako lana nabarmendu nahi izan du. «Gu laurok lan handia egiten dugu, baina ekipoak egindako lana gabe ez dago 26 urteko ibilbidea egiterik».
2023ko Adarra Saria Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak banatuko duten hamargarrena izango da. Urtero euskal musikagintzan garrantzi edo eragin bereziko ibilbidea egin duen edo egiten ari den artista omentzen da eta, orain arte, Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Benito Lertxundi, Fermin Muguruza, Anari, Berri Txarrak, Kepa Junkera, Amaia Zubiria eta Joseba Tapia izan dira sarituak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.