![Yolanda Castaño, azken Poesia Sari Nazionala, Donostian izango da ekainaren 12an](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/06/06/poesia-kCbB-U220361689622j4-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
![Yolanda Castaño, azken Poesia Sari Nazionala, Donostian izango da ekainaren 12an](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/06/06/poesia-kCbB-U220361689622j4-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Yolanda Castaño, azken Poesia Sari Nazionala, Iñaki Irazu poeta, azken DK Poesia Sarian nagusitu zen Beñat Arruti, Oihane Zuberoa eta UPV/EHUko Aitor Kaltzakorta irakaslea izango dira ekainaren 12an Donostiako Victoria Eugenia Clubean izango den 'Poesia eta pentsamendua' programaren 17. saioko protagonistak.
Musikaz lagundutako poesia errezital eleanitza izango da, Jon Makusoren biolinaren laguntzarekin, eta gonbidapenak egunean bertan jaso ahal izango dira webgunean (ekitaldi fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan 11:30etik aurrera. Gehienez 2 gonbidapen jaso ahalko dira pertsona bakoitzeko.
Castañok 'Materia' lanari esker eskuratu zuen 2022an galizieraz argitaraturiko liburu onenaren Kritika Saria zein Poesia Sari Nazionala 2023an. Horiez gain bestelako aipamenak ere jaso ditu -Galiziar Poesiako Kritika Saria (1998) eta finalista 2014ko Poesia Sari Nazionalean, Estandarte Saria Espainian argitaraturiko poema-bilduma onena (2020), etab.- eta poeta bezala argitaratutako lanez gain, 'O puño e a letra' (2018), 'Sementes viaxeiras' (2019), 'Paleta Planeta' (2021) eta aipatutako 'Materia', poesia erakusketak, poeten biografiak eta ikerketa kritikoak Galiziako Poesia Garaikidearen gainean edo itzulpenak egin ditu; Valdeleite aldizkariko eta Sargadelos arte-galeriako zuzendari izan da, eta telebistan ere aritua da eta zutabeak idatzi izan ditu Galiziako hainbat hedabidetan.
Arrutik asteartean aurkeztu zuen 'Arkeologia haragitan' (Balea Zuria), Mina abiapuntu, hartatik «urrunduz eta zeharkatuz» egindako poesia bilduma, VI. Donostia Kulturaren Poesia Sariko garaile bezala kaleratua, eta sariarekin batera zenbait testu irakurriko ditu.
Noticia relacionada
DV
Irazuk ibilbide profesional osoa darama poesia idazten, nahiz eta 64 urterekin argitaratu zuen lehen lana, 'Errukiaren saria' (2018) izenburudun poema-liburua. 2023an, 'Zakur Zaunkak' liburua kaleratu zuen, poema narratiboak kasu honetan. Javier Muguruzak haren hainbat poema musikatu ditu eta horiekin ondu zuen abeslariak azken diskoa.
Zuberoak Iruñea Hiria Nazioarteko Poesia Saria irabazi zuen bere lehen poema liburuarekin, 'Bidaia (h)ariketak (2020)', eta ondoren 'Bi aldiz iraun' (2023) argitaratu du
Kaltzakorta Kazetaritza irakaslea da UPV/EHUn eta musika munduan, euskararen aldeko mugimenduetan eta beste hainbat herri mugimendu politiko, sozial eta kultural ezberdinetan aritua da. 2018an Lasarte-Oriako Poesia Saria irabazi zuen eta 'Euria zara-zara' (2020) poema bildumarekin XX. Pasaia Hiria-Xabier Portugal literaturako lehen saria.
Balea Zuria argitaletxeko Felipe Juaristi, Juan Ramon Makuso, Pello Otxoteko eta Aritz Gorrotxategik 2008an eman zioten hasiera ekimenari eta urte hauetan, Donostia Kulturaren babesarekin, poesiari txokoa eman diote urtero. Ez dira gutxi bidean parte hartu duten poetak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.