Buru-belarri murgildua dabil Patxi Juaristi Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuan. F. de la Hera
Eusko Ikaskuntzako XIX. Kongresuko lehendakaria

Patxi Juaristi: «Kontratu sozial berritua behar dugu egoera eta bizi baldintza berriei erantzuteko»

Urriaren 2, 3 eta 4an Gasteizen egingo diren foroan proposamenak aurkeztu eta gutxiengo akordioak ezarri nahi ditu Eusko Ikaskuntzak

Jon Agirre

Donostia

Sábado, 28 de septiembre 2024, 06:53

Aldaketa ugariko urteak izan dira 2018an egindako forotik igarotakoak eta hauei erantzuteko erronka ezarriarekin, Eusko Ikaskuntzak «proposamenak mahai gainean» jartzeko helburuarekin antolatu du XIX. Kongresua urriaren 2, 3 eta 4an Gasteizen. Bigarren Mundu Gerra ostean ezarri ziren akordioak, emaitza bezala ongizate estatua ekarri zutenak, berritzeko beharra nabarmentzen du Patxi Juaristik eta hartarako hiru dira zutabe nagusiak: eredu sozioekonomikoari buruz eta etorkizuneko ongizatea, gizartea eta nortasuna eta lurraldetasuna. Erakundeak egindako ikerketa eta hausnarketak «kanpo begiradarekin» osatu nahi dituzte.

Publicidad

– Gizarte gero eta likidoagoa, indibidualagoa, den honetan Eusko Ikaskuntzak XIX. Kongresurako erronkak goitik ezarri ditu. Kohesioa lortzeko herri-ituna eta gainera adostasun zabaletan oinarrituta.

– Kongresuaren hitz klabeak hori dira, kohesioaren alde herri itun bat, eta hori lortzeko guk proposamenak egingo ditugu. Testuinguru apropos bat sortu nahi dugu, foro bat, proposamenak egiteko. Badakigu erronka handia dela. Gure gizartea aldatu da, oso anitza da, are gehiago kontuan izanda Eusko Ikaskuntzaren esparrua Euskal Herria dela, Ipar zein Hego. Akordio hori gauzatzeko aniztasuna islatzen saiatu gara, ikuspuntu ideologiko eta gauzak egiteko modu ezberdinak gerturatzen; Eusko Ikaskuntzak azken kongresutik egindako lanak ere aurkezteko dira; eta interesgarria iruditu zitzaigun ere kanpoko begirada ekartzea. Hala, Euskal Herriko ikertzaileenak zein nazioartekoak ere egongo dira. Esperientzia onak ezagutu nahi genituen.

– Horregatik 'Elkartzen gaituena' lelopean parte hartzeko deia?

– Parte-hartzea sustatu nahi dugu. Herri itunaz ari bagara, proposamenak egin nahi baditugu, funtsezkoa da Kongresuan parte hartuko duten guztiek euren iritzia eta ikuspuntua emateko aukera izanda.

– Gutxiengo akordioak izango dira, hortik eraikitzen jarraitzeko?

– Bai. Gizarte anitz bat izanda batzen gaituenetik abiatuko gara, kohesioa hobetzeko herri itun batek nolako berezitasunak izan beharko lituzkeen. Hor etor daitezke proposamenak.

– Proposamen horiek nola gauzatu izan ohi da erronka. Kongresuan landuko duzue ala ostean jorratzekoa izango da?

– Guk argi daukagu proposamenak egingo ditugula. Ostean herri erakundeen artean, gizarte eragileen arten, kultura hezkuntza eta bestelako arloetan zabaltzea eta horiek balioan jartzea irakur ditzan eta kontuan hartu ditzan.

Publicidad

Kongresua

«Testuinguru apropos bat sortu nahi dugu, foro bat, proposamenak egiteko. Badakigu gizarte anitza dela eta erronka handia»

– Abiapuntua 2018ko ondorioak dira. Tartean pandemia bat izan dugu utzi dituen ondorio guztiekin, Ukrainako gatazka ezin da ahaztu... Euskal Herriko biztanleen egoera eta mundu mailako harremanak aldatu direnean, diagnosi hark balio du?

– Antolakuntzarekin hasi ginenetik argi geneukan mundua aldatu dela. Nolabait, Bigarren Mundu Gerraren ostean kontratu sozial bat sortu zen Europan eta pentsatzen dugu jada ez duela balio. Une honetan eskura ditugun tresnekin ezin diegu egoera eta bizi baldintza berriei erantzun, birsortze bat behar du. Herri itun berri bat behar dugu gure arteko harremana, gure ongizate estatua, gure lurraldea kohesionatzeko. Horretaz hitz egin beharra dago, garrantzitsua da, trantsizio une indartsu batean gaudelako. Kontratu sozial berritu bat behar dugu.

Publicidad

– Ez da erronka makala.

– Ez, baina guk argi dugu proposamenak egingo ditugula. Gakoetako bat herri honek duen konpromiso soziala aktibatzea izango da. Erronka mordoa ditugu, munduko egoera aldatu da eta horri nola aurre egin behar diogu. Hor egingo dugu gogoeta.

Noticia relacionada

– Ardatz nagusiak hiru dira. Batetik eredu sozioekonomiko berria bilatzea. Kontratu sozial berri horren oinarrietako bat izan daiteke? Nondik jo daiteke?

Publicidad

– Kohesioari buruz hitz egitean eredu sozioekonomikoari buruz eta etorkizuneko ongizateari buruz hitz egin behar dugu. Lehen esan bezala, gizartea aldatzen ari da, gure ekonomia, gure lan egiteko moduak ere eta, ondorioz, Bigarren Mundu Gerraren ostean sortutako ongizate estatua ere. Gogoeta egin beharra dago eta guk hiru alor landuko ditugu: garapen ekonomikoa, lana eta belaunaldien arteko elkartasuna. Kanpoko begirada hori Hilary Cottam-ek emango digu.

Gizarte aldaketa

«Trantsizio une indartsu batean gaude, Bigarren Mundu Gerraren ostean sortu zenak egun ez du balio»

– Bigarren ardatza, gizarteari buruzkoa, zabalagoa da. Autokritikarako edo hausnarketarako bidea izango da egindako zenbait akats ez errepikatzeko?

– Bai, hortik dago. Etorkizunari begira erronka mordoa ditugu eta ahal dugun modurik egokienean erantzun behar diegu. Gure gizartea aldatu egingo da hurrengo urteetan, etorkin pila etorriko dira eta hor erronka izango dugu euskal nortasunarekin. Bizi nahi badu zer-nolakoa izan behar da? Nola erakarri behar ditu etorkinak? Zer-nolako irudia eman behar du? Hezkuntza sistema ere asko aldatu da. Edota kultur eskubideak, zer nolako politikak behar diren, nolako parte-hartzea behar den. Eta GizarteLAB esperimentazio laborategiak euskal gizartearen trantsizioari buruz ateratako ondorioak ere jarriko ditugu mahai gainean. Orokorrean, erronketatik abiatuta eta proposamenak eginez. Gizarte kohesionatu bat lortu nahi badugu zer pauso eman beharko genituzkeen, kontuan izanik hauek hobeto funtzionatzen dutela. Ez dugu esaten gizarte homogeneoa behar dugunik, baina bai kohesionatua. Gobernantza eredu, ekonomia eta ongizate estatu hobeak izan ohi dituzte honelako herrialdeek.

Publicidad

– Azkenik nortasuna eta lurraldetasuna. Ez dira gutxi pizten dituzten polemikak.

– Eusko Ikaskuntzarentzat Euskal Herria kontzeptua da garrantzitsua, berau iparraldetik hegoaldera doan lurralde bezala ulertuta, eta gakoa batzen gaituen horretan oinarrituta kohesioa nola hobetu aztertzea izango da. 'Lurralde burujabetza gatazken kudeaketa Europan' ikerketa dugu egina eta foroan gogoeta hori aurkeztuko da. Baina ez gara horretan soilik zentratuko, hiri eta landa-eremuaren arteko oreka ere hizpide izango dugu. Hirietan bizitzeko joera dugu eta gero eta herri txiki gehiago hutsik geratzen ari dira. Horregatik, azken urteotan Herri Txikien Akademian landutakoa aurkeztuko dugu. Eta azkenik muga, maiz oztopo, arazo edo banantzen gaituena bezala ikusia, aukera bat izan daitekeela uste dugu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad