Borrar
Urgente Nueve kilómetros de retención por un accidente en la N-I en Tolosa, sentido Donostia

Oiartzun

Energia sortzen hasteko prest dago Elorsoroko instalazio berria

E. V.

oiartzun.

Martes, 26 de noviembre 2024, 19:19

Kiroldegia energia berriztagarriz hornitzeko proiektua gauzatu du Udalak. Azken bi hilabeteetan Elorsoroko teilatuaren azalera guztia 336 eguzki plakekin betetzeko lanak egin ditu. Instalakuntza nagusia bukatuta, datozen egunetan konektatuko dute sare elektrikora.

Herriko argiteria eta eraikin publikoetako energia kontsumo handiena kiroldegian ematen da; kopuru osoaren %37. 150 kWp-ko instalakuntza berriztagarri honekin Elorsoro jasangarriagoa izatea lortuko dute, behar duen elektrizitatearen %27 sortuko baitute eguzki plakek.

Orain arte Udalak egin duen instalazio handiena da. 92.500 euroko inbertsioa egin du horretarako eta Leycolan SAL enpresari esleitu zaizkio lanak. Eraikin eta zerbitzu publikoetan erabiltzen den energia berriztagarria izateaz gain, Oiartzungo etxebizitza eta enpresek ere trantsizio energetikoan aurrerapausoak ematea bultzatu du helburu Udalak, herritar, eragile eta sektore pribatuarekin klima-aldaketari aurre hartzeko.

Bide horretan funtsezko zeregina dute Argitturri bezalako energia komunitateek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Energia sortzen hasteko prest dago Elorsoroko instalazio berria