Secciones
Servicios
Destacamos
1
Lezioa oso argia zen: Realak Wandan punturen bat lortu nahi bazuen Atléticoren lehen zartatekoak gelditzeko edo minik hartu gabe jasateko gai izan behar zuen. Izan ere, txapelketa osoan 9 gol bakarrik hartu ditu Oblakek etxean, 0,53 partidako. Oso zaila da bertan kontrako emaitzari buelta ematea. Alabaina, lehen minutu horietan defentsan zuloak erraz aurkitu zituzten madrildarrek –ez, Le Normaden hutsunea ezin du Sagnanek bete– eta 15. minuturako zaurituta zegoen Imanolen taldea. Bigarren atzaparkada ere berehala iritsi zen, eta Realak aukera argiren bat sortu arren (zutoin eta guzti) ia dena hortxe amaitu zela esan daiteke.
2
Denboraldi honetan askotan gertatu ohi den moduan, Imanolek ez zuen gehientsuenek espero zuten hamaikakoa atera atzokoan zelaira, Silva, Le Normand, Zubeldia, Guevara... aulkian utziz. Agian, zale askok bezala, irabazi beharreko partida Valladoliden aurkakoa dela uste du berak ere. Bada erabaki horrekin eta gero etorri ziren aldaketekin harrobiko bederatzi jokalariz osaturiko taldea jarri zuen oriotarrak zelaian Ligako liderrari aurre egiteko, baita hari sufrimendua eragin ere azken minutuetan. Izan ere, azken aukera garbienak txuri-urdinenak izan ziren eta berdinketarekin ere amestu genuen uneren batean.
3
Hamahiru partida osatu ditu Remirok Liga honetan golik jaso gabe (beste bost gainerako txapelketetan). Arconadak 87/88 denboraldian lorturiko hamalauko markatik partida bakarrera dago, beraz. Ez zen atzokoa zenbaki hori berdintzeko eszenatoki aproposena, baina oraindik bi aukera geratzen zaizkio Cascantekoari atezain historikoaren marka berdindu edo gainditzeko. Oraingoz, Rulliren parera iritsi da sailkapen honetan, hark ere hamahirutan utzi baitzuen bere atea orbanik gabe 2015/16 denboraldian. Hamalaura iristea lortu edo ez, ikasturtea nota onarekin amaituko du nafarrak.
Derrota ante el Atlético
Miguel González
4
Urte sasoi honetan talde guztiak gasolinaz justu dabiltzala begibistakoa da. Argi gorria aspalditik piztuta, baten bat gasolindegira iritsi ezinik geratuko da. Halako egoera larrian egonik, nork ez luke eskertuko autoa helmugaraino eraman ahal izateko norbaiten bultzada? Bada, atzo Gobernuak iragarritakoaren arabera, badirudi batzuek izango dutela horretarako aukera. Baina, zentzurik ba al du Villarrealek edo Elchek azken txanpa gogor honetan euren zaletuen indarra eta arnasa jaso ahal izatea eta helburu bera duten Realak, Eibarrek edo Huescak ez? Ezin al da datorren denboraldira arte itxaron? Ez da ulertzeko erraza.
5
Irakasleen abisuak alboratuz, ikasle guztiak erori ohi dira ikasgaiak bi taldetan sailkatzeko tentaldian: zorrotzak batetik, erraz gainditzen direnak bestetik. Ikasturtea ixteko bi azterketa falta zaizkie txuri-urdinei eta baten batek pentsa dezake biak ere bigarren taldekoak direla: Valladolid itolarrian dago eta Osasuna ia-ia oporretan. Alabaina, Liga honek agerian utzi du halakorik ez dagoela. Huesca, Elche edo Eibarren aurka beltzak ikusi zituen Realak eta 'gutxiegi' ere atera zuen Aragoien. Ezin ahaztu ere lehen itzulian ez zela gai izan Pucela eta Iruñekoak mendean hartzeko. Bi azterketa horietara gogotik ikasita joatea premiazkoa da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.