Taldea ongi zegoela eta egoerari buelta emateko emaitza onak bakarrik falta zirela zioen Imanolek. Bada horixe behintzat lortu zen. Sufrituta, baina Realak azken unera arte borrokatuko duela agerian utzi zuen
Sei partida jarraian Remiroren ate barrutik baloia ateraz
Aspaldian ez du lortu Realak aurkariaren markagailua hutsean uztea. Remirok zenbaki bikainak ditu oraindik ere bere zerbitzu-orrian (34 gol Ligako 32 jardunaldietan eta bat bera ere jaso gabeko 11 partida), baina sei neurketa daramatza jarraian (Kopako finala alde batera utzita) ate barrutik baloia ateraz. Martxoaren hasieran Levanteri 1-0 gailendu zitzaionetik beti jaso du golen bat taldeak, eta horren erruz puntu garrantzitsu askok ihes egin dute. Atzo, zorionez, txuri-urdinek ongi baino hobeto erantzun zioten Hugo Malloren golari, baina defentsa irmo hura berreskuratzea nahitaezkoa da helburua lortzeko.
Publicidad
2
Januzaj hasierako hamaikakoan eta gola, baina ezer gehiago ez
Horixe eskatzen zuen zale askok: Imanolek hasierako hamaikakoan Januzaj-en aldeko apustua egitea behingoz. Izan ere, azken minutuetan aterata ikuskizun ederra eskaini izan du belgikarrak norgehiagoka ugaritan, eta hasieratik jokatuz gero zer egiteko gai ote zen ikusteko gogo-tsu zeuden realzaleak. Bada litekeena da horietako asko desengainatuta geratzea. Bai, azkenean taldeari garaipena eman zion gola sartu zuen erdilariak (Isak baino seguruago ibili zen penalti puntuan), baina ezin gauza aipagarri gehiago esan. Belgikarraren kalitatea ukaezina da, baina konpromisoa?
3
Carlos Fernándezek gero eta erosoago dirudi taldean
Kosta egin zitzaion azken fitxaketari taldean bere lekua aurkitzea, baina badirudi gero eta erosoago senti-tzen dela Carlos Fernández txuri-urdinez jantzita. Aurreko astean Sevillaren aurka lehen gola sartu ostean, atzo ere lan handia eman zien galiziarrei. Ondo mugitu zen sevillarra, arriskua sortuz, eta Isak-ekin batera osatu duen bikoak gero eta itxura hobea du. Gainera, baloi ederra jarri zion Porturi Realaren lehen gola egiteko, begiratu gabe, ukitu bikainarekin. Bosgarren txartel horia ikusi duenez, Eibarren aurkako partidan ez da izango. Min hartuta amaitu zuela ikusita, nahita egin ote zuen? Ez li-tzateke txarra.
Hiru denboraldi eta oraindik arrotza da VAR-a askorentzat
Albeola Rojas aritu zen atzo VAR-aren arduradun gisa eta ezin esan aspertzeko tarterik izan zuenik. Alabaina, ongi bete al zuen bere lana? Sistema hau Lehen Mailan martxan jarri zenetik hirugarren denboraldia da eta oraindik ere askorentzat arrotza izaten jarraitzen du. Zentzurik ba ote zuen Aritzek Minari egindako faltan VAR-ak parte-har-tzea? Eta Isak-i egindako penaltian epailearen erabaki okerra zuzendu ostean, ez ote zion Gil Manzanori esan behar Villar aurreratu egin zela eta jaurtiketa berriro errepikatzea komeni zela? Gauzak erraztera omen zetorren, baina protagonistek ere argi ez badute...
5
Beheko borrokan dabiltzanak ez dira arerio aproposenak
Sei jardunaldi baino ez dira geratzen denboraldia amaitzeko, eta bosgarren edo seigarren postua berma-tzeko zenbaki hobeak lortu beharrean da Reala. Askok pentsa dezakete egutegi aproposa duela horretarako, Atlético alde batera utzita, behekaldeko hainbat talde izango baititu aurkari: Eibar, Huesca, Elche eta Valladolid (azken hau agian salbaturik ordurako). Alabaina, denboraldiko unerik okerrena izan ohi da halako taldeen aurka jokatzeko, borroka gupidagabe horretatik bizirik irteteko azken hatsa ematera atera behar izaten baitute, euren gabeziak nolabait estaliz. Horretan behintzat ezin dute gutxiago izan txuri-urdinek.
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.