Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
CAF-Elhuyar saria jaso zuen atzo Tabakaleran Miren Basarasek. Lobo Altuna
«Zientziaren hizkuntza ingelesa da, baina guk gure esparrura ekarri behar dugu»
Miren Basaras | Mikrobiologa

«Zientziaren hizkuntza ingelesa da, baina guk gure esparrura ekarri behar dugu»

CAF-Elhuyar merezimendu-saria jaso du zientzilariak pandemia garaian «euskarazko dibulgazioan errefente» izateagatik

Itziar Altuna

Donostia

Jueves, 24 de octubre 2024, 06:29

Mikrobiologiako irakasle titularra da eta Medikuntzako Graduan irakasten du EHUn Miren Basaras Ibarzabal (Derio, Bizkaia, 1968) mikrobiologak, bai eta Mikrobiologia eta Osasuna Masterrean eta Mikrobiologiako doktore programan ere. Covid-19aren pandemiaren garaian gaixotasuna ulertarazteko eta prebentzio-neurriak hartzeko egin zuen lana, «modu ulergarrian beti, alarmarik piztu gabe eta ikuspegi sozial handiarekin» aintzatetsi du Elhuyar Fundazioaren Patronatuak CAF-Elhuyar merezimendu-saria emateko garain. Baina hona iritsi arte, aurretik «ibilbide luzea» duela aldarrikatzen du zientzilari bizkaitarrak.

– Euskarazko dibulgazioan erreferentea zarelako, mikrobiologiaren eremuan bereziki, CAF-Elhuyar merezimendu saria jaso duzu. Zer suposatzen du aitortza honek?

– Ohorea bat da niretzat honelako erakunde batek aitortza hau egitea. Azken finean, egindako lanak aitortza jasotzea oso pozgarria da.

– Zientzia, dibulgazioa eta euskara, eskutik doazen hitzak dira?

– Ez dakit eskutik doazen hitzak diren, baina batera joan ahal dira, eta nik horrela egin dut. Argi dago normalean zientziaren hizkuntza ingelesa dela, nazioartekoa delako, baina nik uste zientzia hori gure esparrura ere ekarri behar dugula, eta euskara erabili dakiguna kaleratzeko eta komunikatzeko, eta hor dago baita ere dibulgazioa. Gure unibertsitatearen leloa 'eman ta zabal zazu' den heinean, guk ere hori egin behar dugu, dakiguna kaleratu eta gizarteratu.

– Zientzia alorreko ikasketak euskaraz egiteko aukera bermatua al dago?

– Bai, urteekin asko aldatu delako. Nik ikasi nuenean gauza gutxi zeuden euskaraz eta gaur egun eskaintza handiagoa da, Eukal Herriko Unibertsitatean behintzat bai. Zientzia egiteko ere, euskaraz eman eta erabili daitezkeen hainbat aldizkari badaude. Baina egia da zientziaren hizkuntza ingelesa dela eta aitortza nazioartekoa izaten dela; lan horrek osagarriak izateko kontutan hartzen dena zoritxarrez ez da euskara izaten, baizik eta ingelesa.

Pandemia ondoren

«Ikasi dugu munduan badaudela hainbat mikroorganismo ezezagun gizartea aldatu dezaketenak»

– Eta hau horrela izanik, ikasleak animatzen al dira euskaraz ikasi edo lan egitera?

– Bai, izatez edozein gradutan dagoen euskara eskaintza oso ona da. Baina, behin hori amaituta, doktoradutza edo tesiak egiteko garaian, hiru hizkuntzatan egiten direla ikusten ari gara, edo gutxienez bitan, ingelesez eta euskaraz. Ingelesez, nazioartekotasun hori lortzeko eta egonaldiak hemendik kanpoko laborategi edo unibertsitateetan egiteko, baina euskaraz ere, gurera ekarriz.

– Zientzilaria, euskalduna eta emakumea. Lan egiten duzun eremuan, ohikoa den perfila al da?

– Garai batetan gizonezkoak bakarrik ikusten ziren eta orain gero eta gehiago emakumeak ere bagaude. Nere alorrean ere gero eta emakume gehiago ari gara eta hori zoriontzekoa da. Baina ez bakarrik zientzia alorrean, postu gorengoetan, ikerketa talde buruetan ere. Honetan ere, eboluzioa izan da.

Noticia relacionada

– Pandemia garaian dibulgazio lan handia egin zenuen hedabideetan. Gertatutakoaz zerbait ikasi al du gizarteak?

– Nik uste zerbait ikasi dugula. Ikasi dugula munduan ez gaudela gizakiok bakarrik, badaudela beste hainbat organismo edo mikroorganismo, gehienak ezezagunak, eta noizbat pandemia egoera horiek gerta daitezkeela, hau da, daukagun gizartea aldatu dezaketela. Horregatik ez ditugu bistaz galdu behar mikroorganismo horiek. Eta bestetik, zaintzak mundu osoan zehar egin behar ditugula ere ikasi dugu. Hori modu egokian egiten den ala ez, beste kontu bat da.

– Musukoa erabiltzea ahaztu al zaigu?

– Ez dakit ahaztu zaigun… nik uste momentu honetan kontsideratzen dugula ez dugula behar, naiz eta pertsona batzuk, beren ezaugarritasunagatik, erabiltzen duten, eta hori oso ondo dago. Erreminta bat da, babesteko modu bat, momento konkretu eta toki jakin batzutan erabili behar litzatekeena.

Musukoa

«Arnasbideko sintomak baditugu eta pertsona zaurgarriekin bagaude, gomendagarria da musukoa erabiltzea»

– Non eta noiz?

– Arnasbideko sintomak baditugu, eta demagun zaharren egoitza batetara joan behar dugula, edo hospitalera, kasu horretan nik erabiliko nuke. Baina ez ni babesteko, aurrean ditugun pertsona zaurgarri horiek babesteko. Kasu hauetan ez dakit derrigorrezkoa, baina bai gomendarragia izango zela.

– Gripea eta Covid-aren aurkako txertaketa kanpainak abian dira. Ze garrantzi dute?

– Oso garrantzitsuak dira, eta hau gizarteratu behar dugu, izan ere bai gripea eta baita covid-a gure artean dauden birusak dira eta urtero hainbat pertsona hiltzen dituzte. Baina ez hori bakarrik, batzutan gripea edo Covid-a pasatzen dugunean arrasto batzuk geratzen dira gure gorputzean eta horren ondorioz beste patologia edo gaixotasunak izaten ditugu. Prebenitzeko erremintak baditugu, eta horiek txertoak dira. Agian ez dira ehuneko ehun eraginkorrak, egia, baina erabilgarri izango dira babesteko eta birus hauen zirkulazioa gutxitzeko.

– Eta haurren kasuan?

– Baita ere, ikusi delako, gripearen kasuan ume txikiak direla benetan birusa gehien transmititzen dutenak. Eta ikusi delako haurrek gripea pasatzen dutenean gure hospitaletako pediatria zerbitzuak gainezka egoten direla. Beste hainbat txerto jartzen dizkieten bezala, gripearena ere eraginkorra da. Gainera oran ez da ziztada bat, aho bidez ematen da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Zientziaren hizkuntza ingelesa da, baina guk gure esparrura ekarri behar dugu»