Borrar
Euskadiko Gazteriaren Kontseilua: Etikasi programaren laugarren edizioan Ipar Irlanda eta Euskadiko memoria landuko dituzte
Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

Etikasi programaren laugarren edizioan Ipar Irlanda eta Euskadiko memoria landuko dituzte

Etikari eta giza eskubideei buruz 18 eta 30 urte bitarteko gazteei ikasteko eta hausnartzeko aukera eskaini nahi die Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko ekimenak

Jon Agirre

Donostia

Sábado, 4 de febrero 2023

EGK-k diseinatutako ekimenaren helburua etikari eta giza eskubideei buruz ikastea eta hausnartzea da eta, hori lortzeko lehen eskuko esperientziak «funtsezkoak» direla defendatzen du gazteen plataformak. Izan ere, giza eskubideetan hezkuntzaren ikuspegitik «zuzenean eta pertsonalki leku horietan egoteak eta jazotako gertakizun traumatikoei buruzko istorioak ezagutzeak potentzial pedagogiko handia eta iraunkorra» du, ohar bitartez defendatu duten bezala.

Hala, 18 eta 30 urte bitarteko 20 gazteri bi aukera eskainiko dizkiete: batetik, uztailaren 3tik 7ra Ipar Irlandara bost eguneko bidaia egitea Belfast, Derry eta bertako zenbait espazio bisitatzeko; eta, bestetik, urriaren 21ean eta 22an aste-bukaera bat igarotzeko egonaldia Euskadiko zenbait herritan, Pasaia eta Errenteria besteak beste. Gazteak Lanbide Heziketako Erdi eta Goi Mailako Zikloetako eta Unibertsitateko graduko ikasleak izan beharko dira.

Bidaiak ekimenaren zutoin garrantzitsu bat izanik, ez dira etika eta giza eskubideei buruzko lanketa egiteko bide bakarra izango. EGKrentzat «gazteriaren ahalduntzea ezinbestekoa da oraingo eta etorkizuneko bizikidetza ereduaren protagonista eta eragile izateko» eta, horregatik, bidaien aurretik gazteei formakuntza bat eskainiko zaie eta ostean, udazkenean, itxiera saioa egingo da. Berau «ikuspegi etikotik» landuko da eta Euskadin eta Ipar Irlandan jazotakoa oinarri izanda «elementu komunei» edo «memoriari» buruzko ondorioak ateratzea izango da helburua.

Plazak mugatuak izanik, parte hartu nahi dutenek ebaluazio bat izango dute. Hartarako, jasotako hautagaitza guztiak aztertuko ditu EGK-k izendatuko duen epaimahai batek. Besteak beste ikasketen ziurtagiria, ingeleseko m ailaren titulua eta giza eskubideei buruzko hausnarketa bat aurkeztu beharko dituzte martxoaren 13ko eguerdiaren aurretik. Oinarri eta xehetasunak elkarteen plataformaren webgunean kontsulta daitezke.

Etikasi programa Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzarekin (Justizia, Berdintasun eta Politika Publikoen Sailera atxikia)  eta Gazteria Zuzendaritzarekin (Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritzari atxikia) batera antolatu du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Etikasi programaren laugarren edizioan Ipar Irlanda eta Euskadiko memoria landuko dituzte