Borrar
«Hizkuntza lankidetza alorrean zubi-lana egitea garrantzitsua da niretzat, horrek motibatzen nau»
Beñat Garaio | Gazte Saria 2023

«Hizkuntza lankidetza alorrean zubi-lana egitea garrantzitsua da niretzat, horrek motibatzen nau»

Beñat Garaiok 2023ko Gazte Saria lortu du maorien hizkuntza eta euskara biziberritzeko prozesuak aztertzeko proposamenarekin

Jon Agirre

Donostia

Martes, 2 de mayo 2023, 12:34

«Zubi-lana egin» eta egonaldi honetatik «hizkuntza lankidetzan» lehen harremanak sortzea izango da Beñat Garaio ikertzaile gasteiztarrak Gazte Sariari esker egingo duen ikerketarekin lortu nahi duen helburu nagusia. Eusko Ikaskuntzak eta Laboral Kutxak antolatzen duten programara 'Kia ora, takatāpui: māoriera eta euskararen biziberritze prozesuak elkarlotzen' izenburupean aurkeztu zuen proposamena eta epaimahaiak aurkeztutako proiektu guztien artean bere hautatu ostean ikerketa gauzatzeko 6.000 euro eskuratu ditu.

Azken xehetasunak oraindik zehazteke baditu ere, nolabaiteko plangintza badu buruan Garaiok. 2024ko urtarrila edo otsaila aldera Zeelanda Berrira joateko asmoa du eta bertan hiru hilabeteko egonaldia egitea maorien biziberritze prozesua aztertu eta euskararekin garatutakoekin alderatzeko. Maorien hizkuntzaz gain, bidaia bestelakoak ere ezagutzeko baliatu nahi du Garaiok. «Australian hizkuntza gutxi asko daude, Hawaii inguruan ere, eta harreman elkarlana sortzea oso interesgarria iruditzen zait». Ostean, itzuli egingo da eta «dena ondo bidean» urte amaierarako emaitza aurkeztu. Izan ere bi argitalpen egin beharko ditu, bata akademikoagoa eta bestea dibulgatzaileagoa. Eta, amaitzeko, bi hauen zabalpena eta gizarteratzea.

Ideia, aldiz, ez da berria eta hasiera batean ez zen zehazki orain planteatutakoa. Ikasketak amaitu ostean doktorego tesia egiteko pausua eman zuenean Nazioarteko tesiaren aukerak bere atentzioa eman zuen. Honen baldintzetako bat atzerrian egonaldi bat egitea da eta Garaiok pandemia aurretik baimenak eta finantzaketa lortu zituen, baina Covid-19ak hankaz gora utzi zituen bere asmoak. Hala ere, aurrera egin eta tesian euskara eleaniztasunean irakasten duten D ereduko Gasteizko bi eskola aztertu zituen indarguneak identifikatzeko eta euskarri erabilgarri bat aurkezteko. Erabilgarritasun hori garrantzitsua baita Garaiorentzat, soilik ikuspegi akademikotik egindako lanak ez baitute hainbeste asebetetzen.

Prozesua «oso interesgarria» egin zitzaion, baina argi du bere ikerketa esparruko «alor kuttunena hizkuntza lankidetza» dela. «Niretzat alor hori garrantzitsuagoa da, zubi-lana egiteko asmoa dut, horrek motibatzen nau». Ikertzaile gasteiztarrarentzat Maorien aldetik gauza asko ikas ditzakegu eta, horregatik, aspalditik du buruan duela 10 urte Imanol Minerrek egin bezala bertaratzea. Lehen proposamenean hezkuntza sisteman alderatzea zen asmoa, baina hori tesian egin duenez «eraldatu» egin behar izan du eta Maori hizkuntza eta euskara biziberritzeko prozesuen azterketa konparatiboa gauzatuko du.

Noticia Relacionada

Gazte Sariaren epaimahaiak ikertzaile gasteiztarrak proposatzen duen «metodologia berritzaileagatik» hautatu du proiektua besteak beste. «Soziolinguistika anglosaxoiaren laguntzarekin, ikerketa honek Zeelanda Berrian euskara eta maori hizkuntza biziberritzeko prozesuak elkarlotzea du helburu, eta horrekin maori-kulturaren ikuspuntu filosofiko-akademikoa euskal eremura hurbiltzea», dio ebazpenak. Aitortzaz gain, ekimena garatzeko 6.000 euroko dirulaguntza jasoko du ikertzaile gasteiztarrak.

Era horretara, duen arantza bat ateratzeko balioko dio, Zeelanda Berrira joan eta Maorien hizkuntza biziberritzeko prozesuak aztertu ahal izango baititu. «Asko ikas dezakegu haiengandik», dio segurtasun handiz.

Aipatutako bi ikerketez gain, gasteiztarrak hirurogei artikulu baino gehiago argitaratu ditu 2014tik eta egun ikertzaile eta proiektuak garatzen dihardu hainbat erakunderentzat, Biziherri IGB elkarte zibilaren bitartez. Bide horretan hainbat ekimenetan parte hartu du, bai ikerkuntzan (Eusko Ikaskuntzaren «e5» egitasmoaren dinamizatzailea eta Soziolinguistika Klusterra, besteak beste), bai antolaketan (HIGA!, EuskarAbentura eta Hitz Adina Mintzo).

Sari-ematea 2023ko udan gauzatuko da eta Garaiok 2023 eta 2024 urte bitartean gauzatu beharko du bere proiektua. Gainera, lanaren ekarpen nagusiak bilduko dituen artikulu bat idatzi beharko du Eusko Ikaskuntzaren Nazioarteko Aldizkarian.

Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien alorretan lanean ari diren gazteen lanak edota ikerketak saritzea da Eusko Ikaskuntzak eta Laboral Kutxak antolatzen duten ekimenaren helburua. Lehen ekitaldia 2019an antolatu zen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Hizkuntza lankidetza alorrean zubi-lana egitea garrantzitsua da niretzat, horrek motibatzen nau»