YARZA
Viernes, 28 de octubre 2022, 00:12
Berrobiko Urriko Kultur egitaraua bere bidea egiten ari da. Datorren igandean, urriaren 30ean, 'Amaraun' ikuskizuna eskainiko dute Oihana Iguaran bertsolariak eta Amaiur Luluaga dantzariak. Bertsoak, kantak eta dantza uztartuz amatasunaren inguruan hausnartzen duen ekitaldia izango da.
Publicidad
Bestalde, azaroaren 19an Añanara bisita antolatu da. Añanako gaztegira bisita gidatua egingo da goizean eta arratsaldean Agurain ikusi ondoren, Dulantzin Txalo Talo antzerki taldearen emanaldia izango da. Autobusa goizeko 9:00etan aterako da plazatik eta iluntzeko 20:45a aldera izango da etxera itzulera.
Irteeran parte hartu nahi dutenek Udaletxean egin beharko dute izena ematea azaroaren 8a, asteartea, baino lehen. Helduentzako irteeraren prezioa 35 eurokoa izango da, eta 14 urtetik beherako haurrentzako 20 eurokoa. Ordainketa udaletxean bertan egingo da izen ematerakoan. Gehienez ere, 50 plaza egongo dira autobuserako.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.