Urgente Incendio en el centro de San Sebastián
Garikoitz eta Leire, Erroizpe tabernan. NÚÑEZ
Berrobi

Erroizpe taberna martxan da Garikoitz Peredaren eskutik

YARZA

Sábado, 29 de octubre 2022, 00:06

Berrobiko jaietan ireki zutenetik, Erroizpe taberna martxa hartzen ari da. Garikoitz Pereda da herriko taberna eta jatetxeko kudeatzaile berria eta jada ikus daiteke bere mendizaletasunaren kutsua.

Publicidad

Arrasatekoa jaiotzez, gaztetatik izan du hostalaritzarekin eta mendiarekin erlazioa. Urte luzez Pirinioetan bizi izan zen, han ere taberna bat kudeatuz. Azken urteetan Berastegin bizi da, fabrika batean lana eginez, baina hostalaritza beti izan du gustuko eta Berrobiko Udalak esleipena atera zuenean bere proiektua martxan jartzea erabaki eta aurkeztu egin zen. Abuztuaren amaieran ireki zuen taberna eta gustura dago jasotako harrerarekin. Egun Leireren laguntza du, berastegiarra eta hostalaritzan esperientzia duena, tabernaren martxa eramateko.

Orain egunero irekitzen du goizeko 8:30ean Erroizpe taberna, astegunetan 20:30ak arte. Asteburuetan itxiera ordua bezeroen araberakoa da. Izan ere, bokadilo eta plater konbinatuak eskaintzen dituzte, eta musika ere jartzen dute giroa alaitzeko. Azken asteetan, eskaera zegoela ikusita, eguneko menua eskaintzen hasi dira, baita otarteko eta plater konbinatuak iluntzetan. Landetxera joaten direnentzako eskaintza berezia ere badu bertan sukaldatu nahi ez badute. Gainera, tabernaz gain, denda txiki bat ere jarri du eguneroko produktuekin eta Ogi Berriko produktuekin.

Etorkizunera begira, ekitaldi eta irteerak antolatzeko ideia dute. Izan ere, Pirineoetako adibidea jarraituz, mendi ibilaldietarako topagune izan nahi dute. Momentuz, Garikoitz bera eta semea eski alpino titulazioa lortzeko ikasten ari dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad