Urgente Seis kilómetros de retención por un accidente en la N-I en Tolosa, sentido Donostia
Aurreko urte bateko Santa Ageda bezperako kantu eskea. GOIKOETXEA
Alegia

Kantu-eske herrikoia antolatu du Txintxarri abesbatzak Santa Ageda bezperarako

AMAIA NÚÑEZ

ALEGIA.

Domingo, 22 de enero 2023, 00:05

Txintxarri Abesbatza kultur elkarteak Kantu Eske Herrikoia antolatu du Santa Ageda bezperarako. Abesbatza urtero ateratzen da santa eskean egun horretan eta aurtengoan kanturako gogoz dauden herritar guztiei parte hartzeko gonbitea egiten diete, gabonetan egin zen moduan.

Publicidad

Abesbatzarekin batera herriko bertsolariak eta soinujoleak ere izango dira santa eske egun horretan. Guztia ondo prestatzeko, urtarrilaren 26an, osteguna, entsegu orokor bat egingo da 20:00etan kultur etxean eta kantuan atera nahiko luketen guztiei bertaratzeko deia egiten zaie.

Ekain Pailazoa

Datorren ostiralean, urtarrilaren 27an, Ekain Pailazoak 'Aho bete hortz' ikuskizuna eskainiko du zinean, haurrei zuzendua. Ekitaldia 17:00etan hasiko da eta pailazo, malabarista eta aktore azpeitiarrak txikienak aho zabalik uzteko moduko emanaldia eskainiko du.

Ikuskizunerako sarrerak bihar astelehena, urtarrilaren 23a, jarriko dira salgai kultur etxean hiru euroko prezioan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad