AMAIA NÚÑEZ
Jueves, 2 de febrero 2023, 00:05
Azaroan egin zen herri-galdeketaren erantzunari jarraituz, Alegiako Udalak hondakin bilketa sisteman aldaketak egin ditu. Horrela, otsailetik aurrera, hondakinak edukiontzi bidez jasoko dira.
Publicidad
Material bakoitza jasotzeko edukiontziak herriko zazpi puntutan kokatuko dira. Bideberrieta kalean Kalebehera aldean, osasun etxearen pareko autobus geralekuaren alboan, Kalegoran, Txintxarri plazaren alboan, Larraitz auzoko 3 eta 36 zenbakien aurrean eta Beistin auzoan. Leku horietan edukiontziak jarri ahal izateko eta bilketa kamioiek behar bezala lan egin ahal izateko egokitzapen lanak egiten ari dira egun hauetan.
Gune guztietan organikoa, papera, ontziak, errefusa eta beira edukiontziak egongo dira, Txintxarri plazaren alboan izan ezik. Horretan beira eta pila edukiontziak egongo dira bakarrik. Hala ere, gune batzuetan bestelako materialak uzteko aukera egongo da. Horrela, Osasun etxearen pareko autobus geltokiaren ondoan eta Larraitz auzoko 3. zenbakiaren parean olioa, arropa eta kafe kapsulak ere bota ahal izango dira.
Udaletik jakinarazten dute sistema berriak egonkortze epe bat beharko duela eta hasiera batean jarriko diren hainbat edukiontzi ez dira behin betikoak izango. Mankomunitateak pixkanaka hauek ordezkatzen joango da.
Auzo Txikiko etxebizitza bakoitzak ekarpen guneko txartel bana jasoko du. Udalak jakinaraziko die bizilagunei nola jaso txartel hauek.
Orain arte atez-ateko bilketa sisteman erabili diren kuboak itzultzeko edo etxean geratzeko aukera egongo da. Mankomunitateak etxeetan geratzea gomendatzen du, hemendik aurrera ere hondakinak sailkatzeko erabiltzeko. Gainera, kubotik zuzenean bota daitezke hondakinak edukiontzira, horretarako plastikozko poltsak erosi beharrean.
Publicidad
Kuboak itzuli nahi dituztenak, Udalak aurrerago zehaztuko du non eta noiz itzuli ahal izango diren.
Merkataritza jarduera duten lokalak, tabernak, jatetxeak, elkartze gastronomikoak eta antzekoak, sortzaile berezi kontsideratzen dira. Horren baitan, organikoa ateratzeko sistema propioa ezarri zaie. San Juan kalean daudenentzako atez ate jasoko da Txintxarri plazako gunera aterata. Asteartean, ostiralean eta igandean. Larraitz auzokoek herritarren edukiontzi bera erabili beharko dute.
Guztiek, dena den, papera, ontziak eta errefusa herritarren edukiontzi berean bota beharko dituzte. Saltokietako kartoia jasotzeak ere ez du aldaketarik izango eta astean bi aldiz jasoko da orain arte bezala.
Publicidad
Bolumen handiko hondakinak edukiontziak dauden edozein guneetara atera daitezke, Txintxarri plazakora ezik, ostegunero 20:00etatik 22:00etara.
Gainera, hondakin arriskutsuentzako etxola Kultur Etxearen parean dagoela gogoratzen du Udalak. Tinta eta tonerrak, aparatu elektriko eta elektroniko txikiak, CD eta DVDak, VHS bideo zintak, kotxeko bateriak, margoak eta brotxak, eta abar uzteko guneak dira. Leiho ezberdinak ditu eta hondakin bakoitza dagokion lekuan bota behar da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.