Borrar
Urgente Incendio en el centro de San Sebastián
Abian da Aitor Sarasua III. bertso paper lehiaketa

Abian da Aitor Sarasua III. bertso paper lehiaketa

Bertsularien lagunak elkarteak antolatuta, lanak jasotzeko epea otsailaren 21ean amaituko da

I. A.

Donostia

Martes, 7 de enero 2025, 12:54

1967an Aretxabaletan jaioa, Aitor Sarasua Maritxalarrek Almen ikastolako bertso eskolan eman zituen lehen pausuak bertsoaren munduan, Xanti Iparragirre, Patxi Goikolea eta Joanito Akizu irakasleekin. Bertsolari eta euskaltzale amorratua, bere herrian eta baita Ipar Euskal Herri osoan lan handia egin zuen. Besteak beste, Seaskako ikastoletan bertso irakasle aritu zen eta Bertsularien Lagunak elkartearen lehendakari ere izan zen.

Bada bertsolaritzari egin zion ekarpena ahaztu ez dadin, bere izena daraman bertso paper lehiaketa antolatzen du Bertsularien lagunak elkarteak, Aretxabaletako udalarekin elkarlanean. Hirugarren edizioa abian da eta lanak aurkezteko epea otsailaren 21ean amaituko da.

Lehiaketa adin guztietako bertsolariei zuzenduta dago eta adinaren arabera hiru maila izango ditu: helduena, gazteena eta haurrena. Helduen mailan 2007. urtetik gora jaiotakoek parte hartuko dute, eta gutxienez 6 bertso eta gehienez 10 idatzi beharko dituzte. Gazteen mailan 2008 eta 2011 urte bitartean jaiotakoak sartuko dira, eta gutxienez 4 bertso eta gehienez 8 idatzi beharko dituzte. Haurren mailari dagokionez (2012 urtera artekoak) gutxienez 2 bertso eta gehienez 4 idatzi beharko dituzte.

Maila guztietan gaia, neurria eta doinua libreak izanen dira.

Lanak bidaltzeko epea otsailaren 21ean bukatuko da eta sarasua.lehiaketa@gmail.com helbidera igorri beharko dira. Epaia martxoaren 14an jakinaraziko da webgunearen bidez.

Sariei dagokienez, helduen sailean irabazleak 300 euros jasoko ditu eta bigarrenak 150. Gazteen sailean berriz, lehenengoak 100 euroko Elkar dendako bonoa eramango du eta bigarrenak 50 euroko Elkar dendako bonoa. Azkenik, haurren sailean, lehenengo saria Xilabako finalerako sartzea eta trikota berezia izango dira, eta bigarrena Xilabako finalerako sartzea eta tixerta berezia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Abian da Aitor Sarasua III. bertso paper lehiaketa