Amaia Núñez
Berrobi
Sábado, 26 de agosto 2023, 21:35
Berrobiko San Agustin jaiek paella lehiaketarekin ospatu dute bigarren eguna. Goiz guztian haurrentzako puzgarriak eta jolasak izan dira frontoian eta kirol-pistan. Aldi berean, Berrobizar baserri inguruan astoan ibilaldiak egin ahal izan dituzte, eta asko izan ziren aukera aprobetxatu dutenak.
Publicidad
Bitartean, eskola-atarian paellak prestatzen aritu ziren familia eta lagun-taldeak. Aurten hemezortzi paella aurkeztu dira lehiaketara.
Igande eguerditik aurrera herri-kirol saioa izango da plazan. Aizkoran Julen Alberdi 'Txikia IV.a' eta Ugaitz Mugertza arituko dira eta harrijasotzen Maddi Gesalaga, hamalau urterekin 100 kiloko harriarekin marka jarri zuen ekainean. 12:30ean Villabonako Besamotza konpartsako erraldoi eta buruhandiek kalejira egingo dute, eta plazan bermuta, Iriarte jatetxearen eskutik.
Arratsaldean, sagardo-dastatzea egingo da 18:00etatik aurrera Ostolaza eta Larrañaga trikitilariek girotuta. Gauean, mozorro lehiaketa antolatuko da 22:30etan eta, segidan, dantzaldia Joxe Mendizabalekin.
Astelehenean, herriko txarangaren Dianarekin hasiko da egitaraua, 11:00etan Meza Nagusia eskainiko da elizan eta eguerdian pilota jaialdia egongo da frontoian hiru partidarekin. Lehenengoan Altuna eta Ruiz, Aranburu eta Artolaren aurka jokatuko dute, segidan Perurena eta Karrerak Insausti eta Ugartemendiaren aurka eta, azkenik, Barrokal eta Mujikak Ruiz de Infante eta Agirreren aurka. Arratsaldean, bingo musikatua antolatuko du Berrobin ere Euskaraz taldeak 18:00etan. Ondoren, Jaione Olazabal eta familiaren musika emanaldia. Iluntzean zahagi ardoarekin agurtuko dituzte festak, Leire Proyect hirukoteak alaituta.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.