Borrar
Harkaitz Cano, Bilboko sari-emate ekitaldian. Maika Salguero
Harkaitz Cano: «Liburua ez ulertzea aukera bat da, burua disparatzen dizu auskalo nora»
Euskarazko Haur eta Gazte Literatura Saria | 'Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez'

Harkaitz Cano: «Liburua ez ulertzea aukera bat da, burua disparatzen dizu auskalo nora»

Laugarren Euskadi Saria jasota eskerturik, gakoa aitortza egunerokoan nola islatu dela hausnartu zuen Harkaitz Canok

Jon Agirre

Bilbo

Miércoles, 9 de octubre 2024, 18:51

Euskadi Sarietan beterano izanagatik, Harkaitz Canok (Lasarte-Oria, 1975) ez du galtzen ilusiorik aitortzagatik. «Ez dugu asmatzen bide hoberik idazlearen lana aitortzeko, konplikatua da», azaldu zuen atzo. 'Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez' (Erein) album ilustratuagatik jaso duena laugarrena izan da, bigarrena Haur eta Gazte Literaturan. Esker hitzak besterik ez ditu Fernando eta Laia Bernuésentzat eta haiekiko zorra onartzen du. «Kleptomania eta collagae sormen estrategia bezala aldarrikatzen ditut», lehenago 'Ulu egiteko bolondres bila' (Susa) poema-liburuan egin bezala.

–Donostian egindako aurkezpenean azaldu zenuen «liburutegiei gorazarre» egin nahi zeniela. Betetzat ematen duzu? Inoiz baino gehiago liburuei hitz egiteko bide eman du sariak.

–Bai. Ni beti izan nahi naiz liburutegietako erabiltzailea eta oraindik banaiz, astero joaten naiz. Liburu-dendak maite ditut eta liburutegiak ere. Batak ez du bestea kentzen, zeren liburutegiak denbora biltegiak dira, badute hilerritik zerbait, hilkutxa txiki pila bat daude norbaitek bisitatuko zain. Beste batzuek ez dituzte inoiz bisitatuko. Erakusten dute itxarotea zer den, batzuetan liburu baten bila zoazelako eta ez dagoelako; eta beste batzuetan aldiz Amazon baino azkarragoak dira, Amazonek 24 ordutan ekartzen badizu liburutegian bi minutuan daukazulako. Badute esoterikotik zerbait liburuan aipatzen dena. Eta maiz zuk behar duzun liburua bila joan zarenaren ondoan dago, beraz liburuak egon behar dute agerian. Ezkutatzeko moda horren kontra nago. 'Interneten ikus dezakezu', ez, ez duzu ulertzen. Ez da Interneten ikus dezakedan ala ez, da liburuan artean aliritzira zoriak sortzen duen dialogoa.

–Bakoitzak bere apala autore, argitaletxe, kolore... eta manien arabera antolatzen duen bezala.

–Jolas horiek guztiak zientzia bat dira, irakurle edo idazle guztiena, baina ez dago soluzio perfekturik. Alfabetikoki eginda desfaseak sortzen dira espazioari dagokionez, eta gainera egileen izenak oroitu behar dituzu; argitaletxeak ahalbidetzen dizu tetris sistema, hobeto enkajatzen dutelako tamainagatik. Ni hibridoa naiz alde horretatik, herrialdeka edo hizkuntzaka jartzen ditut eta gero 'sálvese quien pueda' pixka bat.

–Saria Bidebarrieta Liburutegian (Bilbo) jasotzeak beste puntu bat ematen dio?

–Bai. Jonekin [Gerediaga] komentatzen nuen niretzat Koldo Mitxelena izan dena Bidebarrieta dela beretzat, erreferentziazko liburutegia non espero duzun ia-ia behar, irakur zenitzakeen edo desio dituzun liburu guztiak dauden.

–Ironia eta umore zalea izanik, puntu ironikoa badu hutsune bat betetzeko sortu zen –antzerkian aktoreak liburu bat du eskuan eta atrezzo hutsa izan ez zedin sortu zen– Euskadi Saria irabaztea.

–Nik sinesten dut badagoela fetitxismo mota bat, zeren esan zitekeen 'antzerki-lana egin dezakegu gezurrezko liburu batekin', baina Fernandok [Bernués] esan zuen 'ez, hobe da liburu hori existitzea', Baliteke ikuslearentzako edo aktorearentzako berdin izatea, baina ez. Ematen dio halako egia arrastotxo bat eta bada panpina errusiarrarena: antzerki bat liburu bat duena, aldi berean liburuak antzezlaneko istorioa kontatzen du, istorio hori liburutegi batean gertatzen da eta antzezlana liburutegi batean egin zen, Donostiako Santa Teresan. Elkar elikatzen duten oihartzunak dira, eta nik horretan sinesten dut. Askotan testua bezain garrantzitsua da kontestua eta kontestu hori eraikitzen lagundu behar dugu. Gero beti kexatzen gara irakurleez edo bestelakoez, baina uste dut idazlearen lana ez dela soilik testua, zentzu handi batean eta gero eta gehiago kontestua badela.

Gai berari loturik

–Istorio bat sortzea azken finean ez da soilik liburua idaztea.

–Kasu honetan den bezala. Istorio hau nirea bada ere, hegazkinak botatzen dituen pertsona horren istorioa Fernando eta bere alaba Laiarena da, benetakoa gainera. Horregatik diot dela kolektiboa, ez soilik besteen liburuez hitz egiten dudalako. Baita Isabelek [Herguera] egiten dituelako ilustrazioak. Gainera kasualitatez topatu genuen Donostian. Liburua egingo genuela erabaki genuen gauean zerbait hartzera joan ginen eta han topatu genuen. 'Ez, ez, oso liatua nago', 'Bueno, ikusiko dugu, aterako duzu tartea' eta azkenean piezak enkajatu zuten. Urteetan mamitzen, egosten edo pentsatzen duzun istorio bat bidean jartzen da.

–Haur eta Gazte Literaturan sailkatu da albuma, baina aurkezpenetik aipatu zenuen «guztientzako» lana dela. Gaitegi aldetik -heriotza, maitasuna, senideekiko harremana- zein edizio aldetik ez da oso umeentzako liburua.

–Konpartitzeko liburua da, aurkezpenean Fernandok esan bezala sidekar formatua dauka. Norbaiti kontatzeko edo entzuteko, norbaitekin egoteko, gidatzeko, pilotatzeko liburua da.

–Hainbat ahotsek nabarmendu dute maiz haur eta gazteentzako liburuak infantilizatu direla. Honelako lan bat genero edo azpigenero hau aldarrikatzeko modu bat da? Haurrak ez direla tontoak eta kalitatezko literatura eman behar zaiela.

–Inoiz ez dut jakin idatzitakoa sailkatzen. Egia da ezaugarri batzuk badituztela, esaldi edo istorio ez hain luzeak eta lexiko edo semantika aldetik norma sinplifikatzaileak, baina hortik aurrera ez dakit inoiz idatzi izan dudana haurrentzako den. Edo adina esaten dizutenean. Ez dakit, haur bakoitza mundu bat da. Nik guztiontzat idazten dut, baina ez edozeinentzat. Edo ulertzearen eta ez ulertzearen obsesioa.

-(...).

Haurrei txikitatik inkulkatzen zaie, traumatizatu egiten dira eta gero bizitza osoa irauten du. Niretzat interesgarriena ez ulertzea da eta ikasi behar da ez ulertzen, ez ulertzearen poderioz egunen batean ulertuko duzula. Ala ez. Niretzat hori da funtsa, umea zarenean eta helduagoentzako den komikia irakurtzean, hitz joko bat dagoelako edo kontestu historikoa ez duzulako, ez ulertze horrekin nola jokatu, nola konportatu, zer egiten den ulertzen ez diren horiekin. Ikasi behar dugu hori sekulako aukera dela, burua disparatzen duzulako auskalo nora. Eta hor dago sormenaren funtsa.

Noticia relacionada

–Aipatzen diren gaiak eta hauek enfokatzeko moduarekin, zein feedback jaso duzue?

Aldatzen ari da gizartea eta gure idazteko manera ere gizartearekin. Hori ispilu joko bat da, batzuetan kontziente gara eta besteetan ez hainbeste. Feedbackari dagokionez 12 urtekoek antzerkiaz gehiago gozatu zuten 10 urtekoek baino, lehen hitz egiten genuen sofistikazio maila horretatik gertuago daudelako agian. Helduen aldetik normalean album ilustratuekin jasotzen ez dudana jaso dut. Normalean helduentzako literatura jorratzen duen Eibarko irakurle talde batek deitu zidan, apurka-apurka aldatzen ari da eta orain honelako liburuak serioskiago hartzen dira. Baina kostatzen da, marrazkia badago tartean segituan sailkatzen da 'haur' literatura bezala.

–Album ilustratu bezala ere sailka zitekeen 'Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez' eta Euskadi Sarirako hautagai izan. Sortzaile bezala berezia izango da hori.

–Hori gertatu zitzaigun iaz Joseba Larretxek 'Ni ez naiz Mikel Laboa' (Elkar) lanarekin irabazi zuenean Literatur Lanaren Ilustrazioa irabazi zuenean. Gure artean beti egiten dugu broma saria ematen duenak ez dakiela nola egiten den komiki bat, nahiz eta eskuak ezberdinak izan, gidoia eta marrazkia indisoziableak direlako. Egon beharko luke komiki sari bat. Garai batean agian ez zen argitaratzen aski komiki eta ez zegoen justifikatua Euskadi Komiki Saria. Aldarrikapen bezala diot saiakerarentzat atal bat dagoen bezala poesia eta komikiarentzat egon beharko lukeela. Poesia nobelarekin lehian jartzen baduzu gehienetan aterako da irabazten nobela.

–Poesia arraroagoa edo bigarren mailako estilo bezala ikusten delako agian?

–Gertatzen da, eta Jonek [Gerediaga] ondo daki, hori esaten duenak ez dakiela poesia kontsumitzailea dela, ze poesia ez dago bakarrik poesia-liburuetan, toki guztietan dago. Coppolaren pelikula ikustera joaten bazara, kantu bat entzuten baduzu edo nobela batean pasarte gogoangarri bat irakurtzen baduzu, zuk ez dakizu une horretan, baina ziurrenik errua poesiak dauka.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Harkaitz Cano: «Liburua ez ulertzea aukera bat da, burua disparatzen dizu auskalo nora»