Secciones
Servicios
Destacamos
Hitz poetikoaren bilaketa bezala ulertzen du literatura Jon Gerediagak, eta hala izan da ere 'Zeru-lurren liburua' poemarioa ontzerako orduan. Jakitun maiz une laburreko kontua eta zaila dela, «begietatik errautsa» kentzeko ariketa eskatzen diola. Apal, argi du gehiago duela ikasletik irakasletik baino.
Literatura Saria aipatzean irakurleak agian eleberrian pentsatuko du, ez da hain ohikoa poesiak jasotzea aipamena. Generoari berari aitortza egiteko modu bat da?
–Egia da ez dela ohikoa eta nik ere sorpresaz hartu dut. Gero ikusi dut inoiz beste poesia-liburu batzuk ere saritu dituztela, adibidez Felipe Juaristi ('Galderen geografia', Alberdania, 1998), Xabier Lete ('Egunsentiaren esku izoztuak', Pamiela, 2009) edo, Asier Serrano ('Linbotarrak', Pamiela, 2017). Noizean behin gertatzen da eta sorpresaz, baina pozik eta eskertuta jaso dut.
–Eleberriak, normalean, uzta oparoagoak ematen ditu kopuruz. Hein batean zure lanaren kalitatea erakusten du horrek?
–Baliteke. Ez dakit. Egia da poesiak hitz egiten duela askotan ahapeka eta kuantitatiboki beste zenbaki batzuetan mugitzen den generoa dela, baina ez nau molestatzen horrek, natural bizi dut. Gero sari bat ematen badizute eta oihartzuna badago, pozgarri eta eskertzekoa da, baina pentsatzen dut berdin jarraituko nukeela poesia idazten eta ahapeka hitz egiten nire izateko moduaren parte delako. Eskertzen dut, baina hitz poetikoaren bila jarraituko dut.
–Zure estiloan nabari da grandilokuentzia edo pirotekniarik ez dela, lasaitasun horretatik idazten duzula.
–Bazen Shitao izeneko pintore txinatarra eta esaten zuen 'pintzela hartzeko orduan lehenago begietatik kendu behar dugu mendeetatik datorren errautsa'. Nik poema bat oso momentu berezietan idazten dut, ez egunero. Ezin dut. Itxaron behar dut momentu egokia agertu arte eta gorabehera handiak izaten ditut, mendeak dakarren errautsa jasangaitza egiten zait. Aldarte berezi bat sentitzen dudanean [Rainer Maria] Rilkek zioen 'Munduaren barneko espazioan' barneratzen saiatzen naiz. Zeru-lurren edo naturaren intimitatea da eta oso noizean behin lortzen dut, nire intimitatearen eta haren arteko elkarrizketa da eta hor bilatzen dut Hitz poetikoa.
–Intimotik intimora lortzen duzun lasaitasun hori, hain barrenetik idatzita, ez da apurtzen publiko egitean edo are gehiago sariak lortzean?
–Poesiari buru hitz egitea zaila da, jakingo banu poemetan dagoena beste modu batera esaten ez nuke poemarik idatziko. Pentsatzen dut irakurtzeko ekintzak jarraitzen duela intimoa izaten. Ez dut askotan egiten errezitalik, ez naiz bereziki plazagizona, nahiko sufritzen dut jende aurrean hitz egiten. Liburua hartu eta zure baitarako irakurtzea intimoa da.
Gai berari loturik
Itziar Altuna
Jon Agirre
Jon Agirre
–Hainbat hitzartzetan azpimarratu da geratzeko beharra, estresak jota gaudela, baina aurrera goaz.
–Hala da eta horregatik Hölderlin-ek egindako galderak, 'Zertarako poesia? Zer egiten dugu hain garai bortitzetan hitzak juntatzen?', bere horretan jarraitzen du. Ez dakit erantzuten nik erez. Esaten digute tarteka, Ruperrek dioen bezala, zertan gabiltzan kantu txikietan. Aldi berean sentitzen dut absurdoa dela baina ezinbestekoa zaidala poesia idaztea. Hitz poetikoaren bila zaudean bizitzeko moduko leku bat azaltzen da, ni hor babestuta sentitzen naiz, arnasa hartzeko une bat da. Amets egiten dut bizitzeko moduko Hitz poetiko bat aurkitzearekin.
–Irakurleak hori bilatzen du, patxada lortu ezin badu idazleak eraman dezala?
–Leku bat aske bada norberak hitz egiteko hitz poetikoa da eta bakoitzak nahi duena eska diezaioke. Nik gehien estimatzen dudana da sinetsarazten didana badagoela bizitzeko moduko lekua.
–Poesia porrota onartu eta ematen denera heltzea dela esan ohi da. Sariak jaso ostean jarrai daiteke esaten?
–Bai, noski. Inoiz baino irmoago esaten dut. Ematen du sari bat jaso duzulako heldu zarela norabait, baina nik hitz poetikoaren bila jarraitzen dut. Tarteka ateratzen dira poemak, baina pentsatu nahi dut oraindik adi bizitzen jarraitu behar dudala. Ikasle sentitzen naiz poeta edo irakasle baino gehiago.
–Hori naturan dago zuretzat.
–Bai, sikiera landare edo liken baten aurrean, nik natura behar dut idazteko. Sentitzen dut hor dagoela dena, bizitza dela.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.