![Zein ote da Levanteren amuletoa?](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202103/08/media/cortadas/real-oyarzabal-kzs-U130752299607fmB-1248x770@Diario%20Vasco.jpg)
Zein ote da Levanteren amuletoa?
Bost penaltiak ·
Ia sinestezina atzokoan valentziarrak etxera bospasei golekin ez joan izana. Kutun eraginkorra ekarriko zuten Donostiara; eskerrak ehuneko ehunean funtzionatu ez eta 10. minutuan huts egin zuenSecciones
Servicios
Destacamos
Bost penaltiak ·
Ia sinestezina atzokoan valentziarrak etxera bospasei golekin ez joan izana. Kutun eraginkorra ekarriko zuten Donostiara; eskerrak ehuneko ehunean funtzionatu ez eta 10. minutuan huts egin zuen1
Ez da arerio samurra izaten Levante Anoetan. Atzokoaren aurretik, hamaika bisita eginak zituen Donostiara eta horietako zortzitan puntuak eskuratu, bitan garaipenarekin, gainera. Laster ikusi zen, ordea, Reala atzo nagusi izango zela. Lehen ordu erdian ia baloirik ere ez zuten ikusi valentziarrek eta aukerak bata bestearen atzetik sortuz aritu zen Reala. Bakarra sartu, baina, eta azken minutuetan sufritu ere egin genuen zaleok. Banakoa da bi taldeen artean gehien errepikatu den emaitza, bost aldiz hain zuzen, eta seigarrena iritsiko ote zen ere pentsatu genuen une batean. Oraingoan mamuak ederki uxatu zituzten.
2
2021 honetan makina bat albiste eta gertakizun bitxi ikusten ari gara, baina realzaleok ez genuen espero Oyarzabali penalti puntuan gertatzen ari zaiona horietako bat izatea. Aurten bost jaurti ditu eibartarrak (Supercopan bi, Manchesterren, Cadizen aurkakoa eta atzokoa) eta horietatik hiru huts egin ditu. Orbanik gabeko zerbitzu-orria zuen norbaitentzat oso harrigarria da hori. Berak ere ezin zuen sinetsi atzokoan eta elastikoa hautsi zuen amorruz. Beste estatistiketan, dena dela, zenbakiak batuz jarraitzen du hamarrak. Atzo golik ez, baina asistentzia ederra eman zion Merinori. Seigarrena dagoeneko.
3
Zinean hala gertatzen da maiz. Protagonistek, are gehiago, izar distiratsuak badira, itsutu egin ohi gaituzte gainerako aktoreak, gidoilariak, teknikariak... ahazteraino. Alabaina, Goya sarietan agerian geratu zen moduan, pieza asko behar dira pelikula on bat egiteko. Futbolean bezalaxe. Erdilari eta aurrelariak izan ohi dira fokuak erakartzen dituztenak -Reala ez da salbuespena-, baina ezin nabarmendu gabe utzi Alex Remiroren lana. Zenbaki ikusgarriak ditu Ligan nafarrak. 26 partidatan 21 gol hartu ditu, eta 11tan bere atean ez da baloirik sartu. Ligako onenen artean ez ezik, Realeko historian ere lekua egin du nafarrak.
4
Atzoko garaipenak bolada on bati jarraipena emateaz gain (zazpi partida jarraian galdu gabe; hirugarren garaipena jarraian etxean) Realaren estatistiketan ere aldaketak ekarri ditu. Izan ere, Anoetako zenbakiek hobera egin dute eta dagoeneko puntu gehiago dira etxean lortutakoak kanpokoak baino: 23 eta 22. Donostitik at puntuak lortzea garrantzitsua da, baina goiko postuetan egoteko ezinbestekoa da etxean boteretsu azaltzea. Hiru puntu hauei esker, gainera, posible da jardunaldia Realarentzat biribila izatea, Sevilla eta Villarrealen porroten ostean. Ea Betisek ere punturen bat uzten duen Alavesen aurka.
5
Europatik kanpo, Realak denbora gehiago du orain Ligako hurrengo erronkak prestatu ahal izateko eta horrek, teorian bederen, abantaila izan beharko luke: atsedenerako, min hartutakoak errekuperatzeko... Izan ere, ez dakigu atzo Levantek Athleticen aurka jokaturiko prorroga hori nabaritu ote zuen zangoetan, baina ezin ukatu lehen minututik gailendu zitzaizkiela Imanolen mutilak valentziarrei. Datorren igandeko arerioak, Granadak, Reala etxean hartu baino lau egun lehenago Molderen aurka jokatu beharko du. Halako detaileak probestu behar dira hain parekaturik dagoen txapelketa honetan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.