Etsipena goizegi beste behin
Bost penaltiak ·
Ezin egokiago jarri zitzaion partida Realari Oyarzabalen golarekin. Gero dena okertuz joan zen, ordea, behelainoak Kopari maiz loturik egon ohi diren mamu guztiak berarekin ekarri izan balitu bezala.Bost penaltiak ·
Ezin egokiago jarri zitzaion partida Realari Oyarzabalen golarekin. Gero dena okertuz joan zen, ordea, behelainoak Kopari maiz loturik egon ohi diren mamu guztiak berarekin ekarri izan balitu bezala.Publicidad
1
Etsipena. Desengainua. Ez zaigu ezezaguna sentimendu hori realzaleoi. Askotan sentitu dugu, gehiegitan, Kopako txapelketa hasi eta gutxira. Ilusioz ekiten diogu ibilbideari, itxaropentsu, baina errealitatearekin tupust egiten dugu behin eta berriro. Bazirudien iazko balentriak egoera iraularazi zuela, baina ez, final-zortzirenetan kanpora beste behin, 18-19, 14-15 edota 11-12ko denboraldietan bezalaxe, batzuk aipatzearren. Txapelketa hau zorretan dago Realarekin edo agian Reala txapelketarekin. Eta posible da Athleticen aurkako finalean zor horren zati bat kitatzea, baina ez da nahikoa izango. Talde honek gehiago nahi du, bere futbolak gehiago merezi du.
2
Denboraldi hasieran askoren ahotan egon zen eztabaida hura berriro errepikatu da azken egunotan: defentsa indartzeko fitxaketa baten beharra. Orduan Llorenteren agurrak ekarri zuen eskakizun hura; alabaina, taldearen errendimendu onak ahots horiek nolabait isilarazi zituen. Azken emaitza kaskarrek eta lesioek defentsan eragin duten izen-dantzak, ordea, berriro azalerazi ditu. Atzoko partidak ez du debatea etengo, Aperribayren hitzak argiak izan arren. Aritzen falta gehiegi sumatu du taldeak eta orain bueltan dela ere nabaritu beharko da, baina lesioen mamua beti hor dago eta denboraldia luzea da.
3
Halako kolpe baten ostean gauza positiboak ateratzea ez da erraza izaten, baina ezin esan atzokoan egon ez zirenik. Esaterako, hasiera batetik baloia aurkariarena izan arren –denboraren %60tik gora zuri-berdeen oinetan egon zen lehen zatian–, Betis ez zen aukera argiak sortzeko gai izan, txuri-urdinak defentsan sendo aritu baitziren. Ez atzeko lerroa bakarrik, baita erdilariak ere. Eta hori kontuan izatekoa da. Hamarrekin geratzean gauzak guztiz aldatu ziren. Azpimarratzekoa baita ere Januzaji beste aukera bat eman ziola Imanolek, eta aukerak behintzat sortu zituen belgikarrak.
4
Partiden ostean jokaldi eztabaidatsuenak behin eta berriro aztertu ohi dituzten saioetan ezaguna da Mateu Lahoz epailea. Izan ere, polemikari loturik joan ohi dira bi abizen horiek maiz. Eta atzo Benito Villamarínen ikusitakoaren arabera ezin kontrakorik esan. Bere erabakiek erabat baldintzatu zuten partida. Ez dakigu emaitza ezberdina izango zitekeen, baina bai behintzat bi taldeen jokoa, eta ziurrenik baita Imanolek egin zituen aldaketak ere. Lehen zatian Sanabriari bigarren txartel horia 'barkatu' ostean, inork ulertu ez zuen zigorra jarri zion Illarrari bigarrenaren hasieran. VARekoek ere ez zioten asko lagundu.
Publicidad
5
Kosta egingo da atzokoa ahaztea baina lehenbailehen egin beharreko lana izango da. Izan ere, oraindik ere edozeini zirrara sortzeko moduko erronkak ditu aurrean Realak. Batetik, noski, ezinbestekoa da Ligan sentsazio onak berreskuratzea eta puntuak hirunaka batzen hastea goian jarraitu ahal izateko. Bestetik, Europa League bueltan dugu laster, azkenaldiko Manchester United onenaren aurkako kanporaketarekin. Deabru gorriak lider dira aspaldiko partez bere txapelketan, FA Cup-en Liverpool kaleratu berri dute... Haien aurrean haginak erakutsi beharko dira; zalantzaz beterik agertzen bada taldea...
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.