Borrar
'Txepe' Larak Zinemira Saria jaso du Victoria Eugenian. Micehelena
'Txepe' Lara: «Egin dudan lanaz oso harro nago»

'Txepe' Lara: «Egin dudan lanaz oso harro nago»

José María 'Txepe' Lara ekoizleak atzo jaso du aurtengo Zinemira Saria Victoria Eugenian, euskal zinemari egindako ekarpenarengatik

Iraitz Vázquez

San Sebastián

Martes, 24 de septiembre 2019

«Egindako lanaz oso harro nago». José María 'Txepe' Larak jaso zuen 2019ko Zinemira Saria 30 urtetik gorako ibilbidearengatik. Victoria Eugenia Antzokian izandako Euskal Zinemaren Galan hainbat zuzendari, aktore, ekoizle eta politikarik eman zioten euren babesa. Haiei helarazi zien mezua zuzenean. Diskurtso serio eta momentu batzuetan gogor bat izan zuen ekoizle nafarrak.

Egunkari honetan argitaraturiko elkarrizketan 'Txepe' Larak aurreratu zuen diskurtso aldarrikatzailea egingo zuela. Eta ez zuen hutsik egin. Stop Kaleratzeak ekimenaren kamisetarekin eta lazo hori bat soinean zuela igo zen agertokira. «Estatu espainiarrean 100.000 umek utzi behar izaten dute beren etxea urtero. Donostian hiru egunetik behin utzi behar du bere bizilekua haur batek». Kaleratzeak salatzeko film labur batean burbelarri lanean dabilela azaldu zuen. 'Feliz desahucio' izenburupean, mutiko batek zazpi urte betetzen dituen egunean bere familiaren kaleratzea konta-tzen du produkzioak eta aurrera ateratzeko 'crowdfounding' bat martxan jarri dutela azaldu zuen. «Gizarte justu, libre eta berdin bat lortu behar dugu», aldarrikatu zuen.

Telmo Esnal eta Asier Altuna zuzendariek eman zioten Zinemira Saria 'Txepe' Larari. Biek harreman estua izan dute ekoizle nafarrarekin. Horren erakusle da Esnalek kontatutako pasadizoa. «Oraindik gogoan dut zineman lan egin nuen lehenengo eguna. 'Zoaz gizon horrekin eta lagundu iezaiozu', esan zidaten. Furgoneta batean itxoin ninduen. Denbora baten ostean galdetu nion ea furgonetaren gidaria zen. Ezetz erantzun zidan, filmaren ekoizle exekutiboa zela». 'Txepe' Lararekin ari zen hizketan. «Hura nere azkeneko lan eguna izango zela pentsatu nuen». Baina ez zen horrela izan. Egun hartatik aurrera hamarnaka lan egin dituzte elkarrekin. «Ohore bat da saria guk ematea».

«Gizarte justu, libre eta berdin bat behar dugu. Egunero 100.000 haur kaleratzen dira Estatuan»

José María 'Txepe' Lara, 2019ko Zinemira Saria

Hala, 'Txepe' Larak Zinemira Saria jaso ondoren, Pello Esnal eta Asier Altunaren 'Agur Etxebeste!' filmaren aurrestreinaldia ikusteko aukera izan zuten Victoria Eugeniara gerturatu zirenek. Pelikularen aurkezpena atzo izateak bazeukan bere zergatia, ekoizle nafarrak bultzatu baitzituen orain dela 14 urte 'Aupa Etxebeste!' euskara hutsean grabatzera.

Orain dela 14 urteko filmean lan egin zuen lantalde bera bildu dute Esnal eta Altunak. Opari bat izan dela iritzi dute biek. Horren eran-tzuna atzo ikusleek erakutsi zuten jarrera. Barre eta algara ugari izan ziren euskal zinemaren gala borobildu zuen emanaldian. Ramon Agirre, Elena Irureta, Iban Garate eta 'Txepe' Lara bera ere agertzen dira filmean.

«Aldarrikatzaile etorri naiz». Esan zuen saria jaso eta segituan. «Estatu espainiarrean gaur egun preso politikoak daude. Ni kartzelen aurka nago. Kartzelak ezin dira erabili presoen familien aurka, ez da justua 700-800 kilometro egin behar izatea beren senidea ikusi ahal izateko», azaldu zuen Victoria Eugeniako txaloak jasoz. Haurrean Iñigo Urkullu lehendakaria, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea, Bingen Zupiria Kultura sailburua, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia edota Eneko Goia Donostiako alkatea zituen. Zinemaldiaren hasierako ekitaldian bezala, Borja Crespok zuzendu zuen atzoko Euskal Zinemaren Gala eta Vanesa Rodríguezek aurkeztu.

«Oraindik gogoan dut nere lehenengo lan eguna zineman. 'Txepe'rekin izan zen»

telmo esnal, zuzendaria

Ibilbide profesionalaz gain, ibilibide pertsonalaz ere hitz egin zuen 'Txepe' Larak. Aitak Alemaniara lanera bidali zuela azaldu zuen eta nola han hasi zen konturatzen munduko gatazkez: Vietnameko gerra, Cubako iraultza... baina Salvador Puig Antich-en hilketak barrenak mugitu zizkion. Orduan eman zuen pausoa ETA politiko militarrean sar-tzeko. 1982an utzi zuen erakundea eta Euskadiko Ezkerran ere ibili zen ekoizle nafarra. Laurogeiko hamarkadaren erdialdean eman zituen lehen pausoak zinemaren munduan «kamera laguntzaile eta furgoneta gidari bezala».

Eskerrak ere eman zituen 'Txepe' Larak. Bere ondoan urteak eta urteak eman dituzten aktore, gidoilari eta laguntzaileez oroitu zen bere hitzaldi aldarrikatzailean oraindik oso sasoiko dagoen ekoizle nafarrak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Txepe' Lara: «Egin dudan lanaz oso harro nago»