Secciones
Servicios
Destacamos
Steve Ericksonen izen bereko nobela eder batean oinarritua dago James Francoren 'Zeroville' filma. Zineari azken urteotan fikzio nobeleskoak oparitu dion omenaldi ederrenetakoa da liburu hau. Jakina, nobela bat egokitzen hasita, ezin zenba ahala dira hauta daitezkeen bideak. Ezin izan diot azpimarratu nituen pasarteetara jotzeko tentazioari eutsi, gidoilariek haietako bakarren bat aintzakotzat hartu ote duten jakin-minarekin... Alerik ez. Gidoilari txarra nintzateke ni. Aipu zoragarriz jositako liburua da, edonola ere: «apurtuta edo galduta amaitzen duten gauzei buruzko zinema egitea gusta-tzen zaie italiarrei, direla zapatak edo bizikletak». Edota beste hau: «Zahartzen garenean, eromenaren eta gaztaroaren artean harresi bat altxatzen dugu? Ala, sinpleki, murruaren geure aldean bizitzera ohitzen gara?». Bitxia, baita ere, euskaldunek nobelan duten presen-tzia, Viridianaren Gudariak izeneko talde bat ageri baita, besteak beste, gauerdian arrautza frijituak jaten dituena ( «euskal gosaria» esaten diote horri. Biba fikzioa!). Nobela bat egokitzea kimatze taigabea da, zeregin heroikoa: kendu eta erauzi, guraizeekin edo bisturiaz, organo bitalak ukitzeko arriskuarekin. Ipuinak egokitu beharko genituzke nobelekin setatu ordez, askoz ere kitzikagarriagoa baita gidoilari batentzat eranstea kentzea baino. Baina ipuinek ez daukate eleberrien pedigria. Beste aukera, nobela beraren hiru egokitzapen aldi berean enkargatzea litzateke, bakoi-tzak trontzo bana hartuta.
Steve Tesichen 'Karoo' da gidoilariekin lotutako nire liburu kuttuna. Besteen gidoiak zuzentzen lan egiten duen idazle baten istorioa. Gidoi perfektu bat heldu zaio esku artera. Dirutza ordaindu ohi diote zuzenketa lanak egiteagatik, baina badaki edozer aldatuta izorratu egingo lukeela. Hauxe da bere kinka: soldatari uko egin eta maisulana bere horretan utzi, ala diru parrastada bat irabazi eta maisulana zapuztu?
Hollywooden baino ezin gerta daitezke halakoak, jakina. Eta non dago, bada, Hollywood? Francoren filmean diotenez, leku guztietan, Hollywooden salbu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.